eskultore alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Georg Kolbe (Waldheim, 1877ko apirilaren 15a – Berlin, 1947ko azaroaren 20a) alemaniar eskultorea izan zen.
Georg Kolbe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waldheim, 1877ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 1947ko azaroaren 20a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof Heerstraße |
Heriotza modua | berezko heriotza: maxkuriko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, marrazkilaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Berlin Secession (en) |
Genero artistikoa | Arte figuratiboa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Hasiera batean, margolaritza ikasi zuen Dresden, Munich eta Parisen. Mende aldaketan hasi zen Italian zizelkatzen, Louis Tuaillonen laguntzarekin. 1905ean Berliner Sezession-era batu zen eta 1913an Freie Sezession-era. 1929an Lilly Reich eta Mies van der Roherekin lan egin zuen Bartzelona pabiloiko eskulturan. Grabatuak ere egin zituen eta 1928ko Udako Joko Olinpikoetako eskultura lehiaketan parte hartu zuen.
Nazien hierarkek enkargu ugari egin zizkioten, baina Hitlerren busto bat egiteari uko egin zion. Francisco Franco diktadorearen busto bat egin zuen, eta arduradunek Hitlerri oparitu zioten.
Bere belaunaldiko eskultore figuratibo alemaniar garrantzitsuena izan zen, Aristide Maillolen antzeko estilo indartsu eta klasikoarekin.
Bere eskultura asko desagertu egin ziren konfiskazioaren, bonbardaketen edo gerran materiala erabiltzeko galdaketaren bidez.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.