Geiranger

From Wikipedia, the free encyclopedia

Geirangermap

Geiranger herrixka turistiko bat da Sunnmøre eskualdean, Møre og Romsdal konterrian, Norvegiako mendebalean. Stranda izeneko udalerrian dago, Geirangerfiorden delakoaren buruan, zeina baita Storlfjorden fiordo luzeagoaren adar bat.[1] Hiririk hurbilena Ålesund da. Geirangerren zenbait leku batzuk daude, munduko ikusgarrienetakoak, eta Lonely Planet argitaletxeak izendatu du Eskandinaviako helburu turistikorik onena. 2005a ezkero, UNESCOk izendatu du Geirangerfjord ingurua Gizateriaren ondare. Zazpi ahizpak ur-jauzia Geiranger mendebalean dago, “The Suitor” ur-jauziaren aurrez aurre.[2][3] 63. konterriaren errepideak zeharkatzen du herria. Geirangerko eliza da bertako eta inguruko eliza bakarra.

Datu azkarrak Geiranger, Administrazioa ...
Geiranger
Geiranger
giza kokalekua
Thumb
Administrazioa
Estatu burujabe Norvegia
Norvegiaren banaketa administratiboa Møre og Romsdal
Municipality of NorwayStranda
Jatorrizko izenaGeiranger
Posta kodea6216
Geografia
Koordenatuak62°05′59″N 7°12′18″E
Thumb
Azalera0,34 km²
Altuera40 m
Demografia
Biztanleria215 (2023ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea632 bizt/km²
Itxi

Geiranger mehatxupean bizi da Åkerneset menditik lur-jauziak eroriko ote zaizkion fiordoari. Horrelako kolapso batek tsunami bat eragin lezake, Geiranger suntsituko lukeena.

Izena

Antzinako eskandinavieraz esaten zitzaion Geirangr. -angr atzizkia ('fiord') elementu arrunta da Norvegiako toki izenetan (adibidez Hardanger eta Varanger).[4] Lehen elementua izan zitekeen geiri ('lur zatia; mendi magaleko soroa') hitzaren antzinako eskandinavierazko genitibo plurala, zeina senidetuta dagoen gore ingelesarekin ('arpoi itxurako lur zatia'). Horrek aipamena egingo liekete fiordoaren ingurko mendi magal erripatsuetan dauden baserriei eta soroei. (Ikus Knivsflå eta Skageflå.)

Turismoa

Geiranger da Norvegiako hirugarren kruzero-portua, eta 140-180 ontzi bitartean jasotzen ditu turismo sasoiak dirauen lau hilabeteetan. 2012an 300.000 lagunek bisitatu zuten Geiranger uda sasoian. Geirangerko portuak kruzero-terminal bat dauka, itsas pasealeku bat, eta 3-4 ainguraleku, ontzien neurriaren arabera. 2013an eraikia, itsas pasealekua da hiru zatiko kai artikulatua. 236 m luze da eta 4,5 m zabal, 10 pontoitan, eta balio du ontzi bakarretik ordu betean jaisten diren 4.000 bidaiari hartzeko.[5]

Uda bakoitzean ehunka mila lagun pasatzen dira herrixkan zehar, eta, bistan da, turismoa da negozio nagusia herrian modu iraunkorrean bizi diren 250 lagunentzat. Geirangerren bost hotel daude eta hamar kanpin. Turismo-sasoia luzatzen da maiatzetik irail hasiera bitartean. Geirangerretik abiatzen dira Knivsflå eta Skageflå etxabere historikoetara joateko bisitak.

Urtero ekainean “Geiranger: fiordotik gailurrera” lasterketa egiten da. Proba 1994an hasi zen, eta honako lehiaketak osatzen dute: Geiranger maratoi erdia, Dalsnibba bizikleta-lasterketa, Geiranger ibilaldia eta Dalsnibba minitoia. Lasterketa guztiak itsas-mailan abiatzen dira, Geirangerfjord-en, eta guztiak (minitoia izan ezik) amaitzen dira Dalsnibba mendiaren gailurrean, 1.497 metrora, Djupvatnet lakuaren ondoan. Garai horretan gailurrak elurtuta egoten direnez, lasterketari ere deitzen zaio “Udatik negura”.

Kultura popularrean

Bølgen (The Wave, Olatua) filmak, zeina 2015eko abuztuan estreinatu baitzen, hondamendi-film bat da, Norvegian egina, eta Geiranger herrixkan gertatzen dena. Berorren arabera, halako batean Åkerneset lur-jauzi ikaragarria gertatzen da, eragiten duena tsunami ikaragarri bat, herrixka suntsituko duena.[6] Filmak oso kritika onak jaso zituen, bai Norvegian eta baita nazioartean ere.[7]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.