Zazpi ahizpak (Norvegiako ur-jauzia)
Norvegiako ur-jauzia From Wikipedia, the free encyclopedia
Norvegiako ur-jauzia From Wikipedia, the free encyclopedia
Zazpi ahizpak (norvegieraz: De Syv Søstrene) Norvegia mendebaldeko ur-jauzi bat da, Geiranger herrixkatik hurbil dagoena[1]. Knivsflå baserriaren hondarren alboan dago[2].
Zazpi ahizpak (Norvegiako ur-jauzia) | |
---|---|
Mota | coastal waterfall (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 62°06′25″N 7°05′39″E |
Estatu burujabe | Norvegia |
Norvegiaren banaketa administratiboa | Møre og Romsdal |
Municipality of Norway | Stranda |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Atlantic Ocean drainage basin (en) |
Bokalea () | Geirangerfjord |
UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Geirangerfjord ingurua eta ur-jauzia ere babesturiko eremuaren barnean dago[3].
Norvegiako 39. ur-jauzi altuena da, 410 metrotako altuera duten zazpi ur-jauzik osatzen dute, hortik izena. Erorketa aske luzeena 250 metrotakoa da[4].
Elurraren urtze mailaren arabera ikusiko dira zazpi ahizpak batera. Maiatza eta uztaila artean ikusten dira ongien[5], horretarako txalupaz joatea komeni da[6].
Kondairak dio zazpi ahizpa hauek ezkongabeak direla eta mendian behera dantzan ari direla. Fiordoaren beste aldean dagoen ur-jauziari "Ezkongaia" esaten diote (Friaren foss), urrutitik haiekin amodio jokotan ari dena[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.