Gautegiz Arteaga[4] Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Busturialdea eskualdekoa. Izen konposatua izan arren, Arteaga bezala da ezaguna; tokiko euskaran "Artia" deritze. Ereñozar tontorraren magalaren eta Oka ibaiaren artean dago kokaturik, itsasertzetik ez oso urruti. 2023ko erroldaren arabera 889 biztanle ditu.
- Artikulu hau Busturialdeko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteaga (argipena)».
Gautegiz Arteaga | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Herriaren ikuspegia Portu auzotik. Goi-ezkerraldean Ereñozar mendia. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Gautegiz Arteaga | ||||||||||
Alkatea | Patrik Saitua Betanzos (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48314 | ||||||||||
INE kodea | 48041 | ||||||||||
Herritarra | arteagar / artiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°22′06″N 2°39′08″W | ||||||||||
Azalera | 13,57 km² | ||||||||||
Garaiera | 45 metro | ||||||||||
Distantzia | 38 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 889 (2023) 23 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,66 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 3,23 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,86 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 49,72 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,97 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,73 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,19 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 73,53 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 62.27 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.gautegizarteaga.com/ |
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Itsasadarra
Udalerri hau Urdaibaiko biosfera erreserbaren barnean dago. Herria errepidearen bi alboetan zehar hedatzen da eta bertan biltzen dira biztanle gehienak.
Bestela, Gernikako itsasadarraren ezkerraldean dago kokatuta. Bertan, Euskal Herrian oraindik ikusgai dagoen marea-errota bakarrenetarikoa dugu, Koba Errota izenekoa.
Klima
Gautegiz Arteagako klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginarekin, eta urte osoan tenperatura lasaiekin. Iparreko eta ipar-mendebaldeko haizeak ohikoak dira urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Itsasoko brisek tenperaturetan eragina dute urte osoan, eta barrualdeko beroak nekez iristen dira kostaldera udan.
Mugakideak
Iparraldean Ibarrangeluko udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño eta hegoaldean Kortezubirekin.
Auzoak
Herriaren buru den auzoa Zelaieta da, eta bertan daude udaletxea, jolasgunea, kulturretxea eta herriko plaza. Horrez gain, auzo hauek ditu: Basetxeta, Isla Goikoa, Isla Bekoa, Kanala, Muruetagane, Orueta, Ozollo, Aldamiz, Portu, Muniategi, Agirreta, Mendialdua Arteaga-Uria eta Tremoia.
Kanalako auzoa Mundakako itsasdarraren bestaldean kokatzen den Sukarrieta udalerriarekin partekatzen du, auzo guztia samikolar barrendegiz beteta dagoelarik.
Historia
Historiaurrea
Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Demografia
Gautegiz-Arteagako biztanleria |
---|
Unable to compile EasyTimeline input: EasyTimeline 1.90
|
Politika
2011ko udal hauteskundeak
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz Gautegiz-Arteagako Euzko Alderdi Jeltzaleko Juan Felix Naberan izan zen hautatua alkate gisa. 2023rarte, hiru legegintzaldi bete zituen alkatetzan.
Gautegiz Arteagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
||||
Bildu | 3 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2023ko udal hauteskundeak
2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeen geroztik Gautegiz-Arteagako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Patrik Saitua Betanzos da.
Gautegiz Arteagako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzaren 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
||||
Euskal Herria Bildu | 3 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2024ko apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak ondorengoak izan ziren:
- Euzko Alderdi Jeltzalea: 260 bozka (%46,68)
- Euskal Herria Bildu: 248 bozka (%44,52)
- Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra: 14 (%2,52)
*(Soilik %2-tik gorako bozkak jaso zituzten alderdiak plazaratu dira).
Kultura
Euskara
Gautegiz-Arteagan[7] Busturialdeko hizkera[8] da nagusi, mendebaldeko euskararen aldaera. 2010eko datuen arabera, %73,53-koa zen herriko euskaldunen kopurua. Euskararen kale-erabilera, berriz, %62,27-an kokatzen zen 2016an.
Herri eskola
Montorre Herri Ikastetxea izeneko eskola publiko txiki bat dago Arteagan, Mendialdua auzoan kokatzen dena. Haurtzaindegia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza barnebiltzen ditu eskolak. Busturialdeko eskolarik txikiena dugu, egun soilik 30 ikasle inguruk ikasten baitute bertan.
1862. urtean sortu zen "Escuela elemental" izenpean, mutilen eta neskentzako eraikin bana eraiki zelarik.1974tik aurrera, sexu-bereizketari amaiera eman zitzaion eta "mutilen eskola" delakoaren eraikina, gutxinaka, erabilera gabe geratzen joan zen, 1976an zarratu zuten arte. Eraikin hori, Udal Liburutegi edota mediku kontsultategi gisa erabilia izan zen ondorengo urteetan. 2007an, eraikina guztiz eraberritu ostean, zabaldu zen berriz ere. Ordutik, Haur Hezkuntzarako gelak, Liburutegia, Informatika-gela eta psikomotrizitate gela kokatzen dira bertan.
Egun, zerbitzu ugari eskaintzen ditu Montorre eskolak, hala nola; Taxi zerbitzua, Jantokia, dohako zaintza zerbitzua, eskola ordutegitik kanpoko klase ezberdinak edota udalaren dirulaguntzak.
Jaiak
Herriko patroia San Polikarpo da, eta Urtarrilaren 26an ospatzen da. Egunean bertan meza-santua, dantza erakuskizuna, trikitixarekin alaitutako herri-hamaiketakoa, eskupilota partidak eta erromeria egoten dira.
Alabaina, Arteagako jai nagusiak Antolin Deunaren bezpera egunetan ospatzen dira (abuztuaren amaierako eta irailaren hasierako egunetan). Ekintza askotariko festa-egitaraua izaten dute, ondorengo jai-egunak ospatzen dituztelarik: Gazte Eguna, Tabernazarre Eguna eta Antolin Deuna. Kontzertu, eskupilota partida, kultur-emanaldi, mozorro janzte, tortilla zein paella txapelketa bezalako ekintzek alaitzen dituzte jaiak. San Antolin egunean, irailaren 2an, Antolin Deunaren baselizara igotzen dira herritarrak, fededunek meza entzuten dute, eta ondoren, hamaiketakoa jan eta euskal dantzen girora alaitzen dute eguerdia. Azkenik, biribilketan jaisten dira baselizatik, mendian behera, herriko enparantzara heldu arte.
Bestelako auzo-jaiak ere ospatzen dituzte arteagarrek, hala nola; Karmen Birjinaren eguna (uztailaren 16an) Zendokiz auzounean, edota San Lorentzo eguna (abuztuaren 10ean).
Kultur-eragileak
- Gazteluzar (sozietate gastronomikoa).
- Artie Dantza Taldea (euskal-dantza taldea).
- Gartiape Kirol Kluba (kirol-elkartea).
- Antoliñape Kultur Elkartea
- Artiako Gazte Asanblada
Toponimia
Elizatearen izena antzina bertan kokatzen ziren bi dorretxeen izenetatik eratorria da: Gautegiz dorretxea (desagertua) eta Arteagako Erdi Aroko dorretxea, zeinaren gainean gaur egungo Arteagako Gaztelu modernoa eraiki zen.
"Gautegiz", -iz amaiera duten euskal toponimoen seriekoa da. Julio Caro Barojak toponimo horietako gehienak latinezko -icus deklinatuari lotutako izen propio batetik zetozela defendatzen zuen. Caro Barojak uste zuen euskal eremuko -oz, -ez eta -iz atzizkiak lekuaren jabetza adierazteko toponimoak zirela, eta jatorria Erdi Arotik edo Erromatar Inperioaren garaitik etor zitekeela.
Gautegizen kasuan, Caro Barojak proposatu zuen balizko Gautius batetik etor zitekeela, latinezko izen dokumentatu batetik. Horrela, Gautius izenari latinezko -icus atzizkia gehitzen bazaio, Gauticus lor daiteke. Gauticus Gautiusen semea ere izan liteke. Gauticus eta bere ondorengoei dagokiena Gautici izango litzateke. Gautici horretatik "Gautegiz" toponimoa erator zitekeen: Gautici->Gauti (gi) ci->Gautegici->Gautegiz.
"Arteaga", bestalde, fitonimoa da, eta artea zuhaitzen lekua esan nahi du; artea hitzari -aga atzizki lokatiboa gehituz gero sortzen dena.
Elizatea "Arteagako Gautegiz" deitu izan da tradizioz, baina beti egon da "Arteaga" izendatzeko joera. 1842ko erroldan eta 1877tik 1950era bitarteko erroldetan Arteaga deitu zitzaion ofizialki udalerriari. 1857ko eta 1860ko erroldetan, baita 1960ko eta 1991ko errolden artean ere, Gautéguiz de Arteaga izena hartu zuen. 1996an, udalak, gaur egun ofiziala den euskarazko izendapena hartu zuen: Gautegiz Arteaga.
Ondasun nabarmenak[9][10]
Gaztelua
Gautegiz-Arteagako eraikinik garrantzitsuena "Arteagako dorrea" edo gaztelua da. Erdi Aroko dorretxe baten hondarren gainean berreraiki zen, Eugenia Montijokoaren aginduz, Napoleon III.a bere senarraren garaian. Gaur egun, jatetxe eta hotela da. 2001etik, Eusko Jaurlaritzak, Sailkatutako Kultura Ondasun gisa aitortzen du.
Urdaibai Bird Center
Oruetako auzoan, Mundakako Itsasdarraren paduraren bihotzean Urdaibai Bird Center dago, Europa mailako erreferentziazko ikerketa zentro eta museo ornitologikoa. "Naturaren museo bizi" handi bat da, jendeari irekita dagoena, hegaztien eta hauen migrazioen ikerketara eta ezaguera barreiatzera bideratuta dagoena.
Ikerketarako eta zientzia dibulgaziorako den behatoki honek 2012. urtean ireki zituen ateak. Kontzientziazio eta dibulgazio lanak bisitetan egiten dira eta bertan bisitariek dibulgatzaileen esanak entzuteko aukera ez ezik, hegaztiak paduretan eta hezegunetan zuzenean behatzeko aukera dute. Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du
Ondare erlijiosoa
- Andra Mariaren Zeruratzearen eliza
- Done Laurendi edo San Lorentzo baseliza
- San Antolin baseliza
- San Roke baseliza
- Karmen Ama Birjina baseliza
- San Bartolome baseliza
Ondare zibila
- Bekoetxe, Jaunsolo, Ojangoiti, Argiñene (eraitsia), Goikoetxe, Musetadi, Bidasolo, Mendotza, Naberan eta Ozolloaurrekoa baserriak.
- Barrenerrota, Oiangoiti (erortzear), Ikoakone Olaldea (desagertua) eta Oleta burdinolak.
- Koba Errota marea-errota, Ozollo-errota eta Portu-errota izenez ere ezaguna.
- Andrabideko harrobiak.
Zerbitzuak
- Aretxederreta Kultur Etxea eta Sabin Muniategi Udal Liburutegia (Herriko Enparantza).
- Mediku kontsultategia (Zelaieta auzoa, 81).
- Orrazi ileapaindegia (Herriko Plaza, 4 behea).
- M.Uribe Farmazia ( Zelaieta auzoa, 40 behea).
- Egala Taberna (Herriko Enparantza, 4).
- Artea Herriko Taberna (Herriko Enparantza, 1).
Garraioa
Bizkaibus zerbitzuaren bi autobus-linea pasatzen dira arteagatik: Bilbo-Lekeitio (3513) eta Gernika-Ibarrangelu (3526). Lehenengoak, 2 orduko maiztasuna du urte osoan zehar. Bigarrenak, berriz, 3 orduko maiztasuna. Hala ere, azken linea honek udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) maiztasuna areagotzen du; egunero, norabide bietaruntz, ordu erdiroko zerbitzua izanik.
Bilbo-Lekeitio autobus lineak Arteagan dituen geltokiak hauek dira:
- Errekalde (Orueta auzoan)
- Herriko Enparantza (Zelaieta auzoan)
- Zelaieta (Elexalde eta Mendialdua auzoetatik hurbil)
- Muruetagane
- Basetxeta
Gernika-Ibarrangelu lineak Arteagan dituen autobus-geltokiak hauek dira:
- Errekalde (Orueta auzoan)
- Herriko Enparantza (Zelaieta auzoan)
- Zelaieta (Elexalde eta Mendialdua auzoetatik hurbil)
- Agirreta
- Isla Bekoa
- Isla Goikoa
- Ozamiz
- Kanala (Elexalde)
- Kanala (Jatetxearen alboan)
Argazki galeria
- Andra Mariaren Zeruratzearen eliza.
- Sabin Muniategi Udal Liburutegia.
- Andrabideko harrobiak.
Arteagar ospetsuak
- Federiko Murueta (1860-1940), mediku eta Valladolideko Unibertsitateko dekanoa.
- Angel Zabala Ozamiz Kondaño (1866-1940), EAJko politikaria.
- Sabin Muniategi (1912-1990), euskal idazlea.
- Josu Naberan (1941), euskarazko saiakeragile eta itzultzailea.
- Olatz Arrizabalaga (1997) pilotaria.
- Amaia Aberasturi (1997), aktorea.
- Damaris Egurrola (1999), futbolaria.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.