Iruñeko Erresumako erregea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gartzia Enekoitz edo Gartzia I.a Enekoitz[1][2] (latinez: Garsea Enneconis, arabieraz: قرسية بن ونقه البشكنشي, Gharsiya ibn Wannaqo al Baškuniši; 810 aldean - Oibar, 882) Iruñeko buruzagia izan zen 851-882 bitartean. 842. urteaz geroztik erregeorde izana zen.
Gartzia Enekoitz | |||||
---|---|---|---|---|---|
852 (egutegi gregorianoa) - 882 (egutegi gregorianoa) ← Eneko Arista - Orti Gartzeitz →
851 - 870 ← Eneko Arista - Orti Gartzeitz → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iruñea, 810 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Irunberri, 882 (egutegi gregorianoa) (71/72 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Leireko monasterioa | ||||
Familia | |||||
Aita | Eneko Arista | ||||
Ama | Oneka Beraskoitz Iruñekoa | ||||
Ezkontidea(k) | Urraka Aragoikoa Leodegundia Ordoñez | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Arista leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria |
Eneko Arista erregearen eta Oneka Beraskoitzen semea omen zen.[3] Gartzia Enekoitzek Kordobako emirraren gortean ikasi zuen. Bertan gatibu omen zegoen. Aitaren kanpainak aurrera eraman zituen bere erreinaldiaren azken urteetan.
840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako wāliak Eneko Aristaren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.[4] Gartzia Enekoitz aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko Arista elbarritu utzi zuen eta[5]- Orti Enekoitz (arabieraz: فرتون بن ونّقه, Furtūn ibn Wannaqo) bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. Elkarrekin Harit omeiatar jenerala irabazi eta bederatzi hilabetez izan zuen preso[6]. Abd ar-Rahman II.a emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Orti Enekoitz hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Eneko Aristaren semea eta Gartziaren anaia zen Garindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Berasko Gartzeitz, bando aldatu eta Abd ar-Rahmanen alde egin zuten.[7] Musulmanek, porrotaren ondorioz, haien tropak hiriburuan sartu zituzten [8] eta Harit askatu zuten, Musa ibn Musa Arnedoko wali izateko izendapenaren truke. Bien bitartean Europan Verdungo banaketa adostu zuten urte hartako abuztuan.[9]
Hurrengo urtean, 844an, Garindo Enekoitzek eta Musaren semea zen Lubb ibn Musak berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.[10][11] 850. urtean, Musa berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,[10]. Urte hartan ere, Induo (adituen ustez Eneko Arista) eta Mitio (Pérez de Urbelen ustetan Ximeno Iruñekoa[12], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen[13]) "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. Karlos Burusoila Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko Arista 237. islamiar urtean hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,[10] eta Gartzia Enekoitz bilakatu zen ordezkari.
Enekoren heriotzan, Musa ibn Musak Muhammad I.a Kordobakoa emir berriarekin harremanak estutu eta Gartzia Asturiasko kristauen aliantzara aldatu zen. Aita bezala, badaude Bigorreko kondea ere izan zela ziotenak baina ez dago teoria babesten duen iturririk.[14]
859an Björn Järnsidak eta Hasteinek zuzendutako 69 itsasontziko normandiar espedizio batean atxilotu zuten[15]. 70.000 urrezko dinareko bahisari ordainduta aske[5][16], Iruñeko Erresumak Banu Qasiekin izandako itunak uko eta Asturiasko Erreinura hurbildu zen. Musa ibn Musak iruindarren eskuetan zegoen Albelda hiria eraso zuen. Gartzia Enekoitzek Ordoño I.a Asturiaskoa aliatu eta 859an Laturce mendiko guduan musulmanak mendean hartu zituzten.[17] Kristauen garaipenak Banu Qasien boterearen galera eta Kordobako erantzuna eragin nuen.
Hori zela eta, 860an musulmanek Orti Gartzeitz semea preso eraman zuten Kordobara hogei urteko eperako.[5] 870ean, Gartzia Amrus ibn Jusuf musulman matxinoarekin bat egin zuen, honek Huescako walia zen Musa ibn Galind bere iloba erail bazuen ere. Hurrengo urtean, antza denez, berriro Musa ibn Musaren semeekin bat egin zuen, hauek berriro Kordobaren aurkako matxinada berri bat egiten ari zela.
Adituek Gartziaren heriotzaren dataz eztabaidatu dute, bere erreinaldiaren azken urteei buruzko iturririk ez daudelako. Batzuen ustez, 870. urtetik 880. urtera (Orti Gartzeitzen itzulia), Gartzia Ximenitz, Ximeno Gartzeiz semea (Ximeno etxea), Iruñeko erregeordea zela ematen du. Hala ere, ez daude hau egiaztatzen duen iturririk. Sánchez Albornozek semea jaioterrira itzuli zenean oraindik bizirik zegoela zioen.[13] Teoria hau jarraituz, litekeena da Balpardak aipaturiko tradizioa fidegarria izatea: Gartziak Umar ibn Hafsunekin batera Oibar aldean 882 borrokatu eta iruindar buruzagia bertan hil zen (nahiz eta bere adina, 84 urte, neurriz gainekoa izan). Tradizio honen arabera, Banu Qasitarren familia buruzagietako batek, Muhammad ibn Lubbek, bere familiaren aurka oldartu eta Zaragoza, Valtierra, Tutera eta Deioko Donezteberaino handitu zituen bere jabetzak. Iruindarren eremuetan sartu eta Gartzia Enekoitz erregearen aurka borrokatu zen. 882. urtean, Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.
Bere erreinaldian Donejakuera joaten ziren bidaiarien aldeko lehenengo ekintzak martxan jarri ziren, geroko "Donejakue Bidea" eginez.
Gartziaren emazteen izatekidetasuna zeharo ezezaguna. Testu batek esaten du Gartziak Urraka Ximenitz —Aragoiko kondesa (852-870)— zuela emaztea, baina lehen emazte ezezagun bat omen zuen. Batzuen ustez, Banu Qasiko emakume bat izan zitekeen, agian Musa ibn Musa ibn Furtunaren alaba.[18] Rodrigo Ximenitz Arradakoak, berriz, Gartziak Urracam, de Regio semine ezkondu zuela esan zuen. Jean Jaurgainek, esaldia itzultzean, Baskoniako dukerriaren errege-leinukoa zela esan zuen. Bestetik ezaguna da Leodegundia Ordoñez Asturiaskoak, Ordoño I.aren alaba, Iruñeko buruzagi bat ezkondu zuen, ziur asko Gartzia Enekoitz.[19]
Edonola ere, seme-alaba hauek izan omen zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.