![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/39/Gangesdelta_klein.jpg/640px-Gangesdelta_klein.jpg&w=640&q=50)
Gangesen delta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gangesen delta[1] Bengalan dagoen ibai delta da. Bengalako golkoan urak husten dituen delta hau munduko handiena da. Munduko eskualderik emankorrenetariko bat denez, "Delta Berdea" ezizena ere badu. Deltaren mendebaldean dagoen Hooghly ibaiaren bokaletik ekialdean dagoen Meghna ibaiaraino doa, 350 kilometroko ibilbidea eginez. Indiako Kalkuta eta Haldia eta Bangladeshko Mongla eta Chittagong deltako portu nagusiak dira.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Gangesen delta | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 13 m |
Mota | Ibai delta |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 22°42′N 89°40′E |
Bokalea () | Indiako ozeanoa |
Itxi
Bertoko ibai nagusiak Padma (Gangesko ibaiadarra) eta Jamuna (Brahmaputraren ibaiadarra) dira.