Galietako gerrak
Galietan erromatarren, galiarrek eta akitaniarrek egin zuten gerra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Galietako gerrak Julio Zesar erromatar prokontsulak eta galiar tribuen aurka egindako kanpaina militarrak izan ziren. Zortzi urteko aldian izan ziren, Kristo aurreko 58. urtetik 50.era bitartean. Gerra haien bidez, Erromatar Errepublikak mendean hartu zuen Galia, hau da, Mediterraneo itsasotik Mantxako kanaleraino bitarteko herrialde zabala. Era berean, erromatarrak Britainia eta Germaniako herrialdeetan sartu ziren, baina azken espedizio horiek behin ere ez ziren neurri handiko inbasioetan gauzatu ahal izan. Galietako gerrak K.a. 52. urtean Alesiako gudu erabakigarriarekin burutu ziren; erromatarrek erabateko garaipena lortu zuten gudu hartan, eta ondorioz Erromatar Errepublika Galia osoan hedatu zen. Kanpaina militar horietan erabilitako gudarosteek, ondoren Zesarrek Erromara joateko erabili zuen gudarostea osatu zuten.
Galietako gerrak | |||
---|---|---|---|
Vercingetorix galiar buruzagia, bere armak Julio Zesarren oinetara botatzen, 1899, Lionel Noel Royer margolariaren lana. | |||
Data | K.a. 58. - K.a. 50 urteen artean | ||
Lekua | Galia, Germania eta Britania | ||
Emaitza | Erromatar Errepublikak Galia bereganatu zuen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
- Artikulu hau Galiako guduei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Commentarii de Bello Gallico».