Kristo aurreko —labur K.a.[1][2][3] adierazia— Kristoren ustezko jaioturtea (Anno Domini) baino lehenagoko datak adierazteko erabiltzen den adjektibo sintagma da. Adibidez, K.a. 146. urtea, Kristo ondorengo lehen urtea baino 146 urte lehenagoko urtea da.

Kristautasunari hain lotuta ez dagoen ikuspegi neutralagoa emateko asmoz, bestelako formulazioak erabiltzen hasi ziren, hala nola Johannes Keplerrek 1615ean, latinez: annus aerae nostrae vulgaris («gure oraingo aroko urtea»). 2000. urtetik aurrera, munduko hizkuntzetan asko zabaldu da halako formulen erabilera. Ingelesez, esaterako, Common Era erabiltzen dute; galesez, berriz, Oes Cyffredin.

Kristo aurretik esamoldearen alternatibatzat, euskaraz Oraingo Aroaren Aurreko —labur o.a.a. adierazia— proposatu dute Berriaren estilo liburuan.[4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.