Tito Labieno (latinez: Titus Labienus; K.a. 100 – K.a. 45eko martxoaren 17a) jeneral eta politikari erromatarra izan zen. Zesarren laguntzailea izanda, haren kanpainetako liburuetan maiz agertzen da Labieno.
Labieno | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 63 - K.a. 63
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Cingoli, K.a. 100 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Munda (en) , K.a. 45eko martxoaren 17a (52/53 urte) | ||||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||||
Familia | |||||||
Aita | ezezaguna | ||||||
Ama | ezezaguna | ||||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Zesarren Gerra Zibila Galietako gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Populares |
K.a. 63an, plebeko tribunoko postuan, Labienok antolatutako plebiszituak Pontifex Maximus postua eman zion Zesarri. Galiako gerretan, Zesarren legatua (laguntzailea) izan zen, eta haren lekua hartzen zuen Zesar Erromara itzultzen zenean. Galian, treviriarrak garaitu zituen K.a. 54an, eta K.a. 52an Lutetia hiria hartu zuen.
Zesarren zalditeriaren burua eta laguna bazen ere, gerra zibila piztu zenean Zesarren taldea utzi zuen, merezitako esker ona jaso ez zuelakoan. Ponpeiarrek harrera beroa eman zioten, 3.700 zaldunak ekarri zituelako. Hala ere, Ponpeioren aldean ez zuen garaipenik lortu. Gneo eta Sexto Ponpeiorekin bat eginda, Mundako guduan hil zen, K.a. 45ean.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.