From Wikipedia, the free encyclopedia
Galaxien sailkapen morfologikoa astronomoek galaxiak taldetan banatzeko erabiltzen duten sistema da, haien ikusmen itxuraren arabera. Hainbat eskema erabiltzen dira galaxiak beren morfologien arabera sailkatzeko: ospetsuena, Edwin Hubblek asmatua, eta, gero, Gérard de Vaucouleurs eta Allan Sandage-k zabaldutako Hubble sekuentzia da.
Hubbleren sekuentzia Edwin Hubblek 1926an asmatutako galaxien sailkapen morfologikoko eskema da[2]. Sarritan, «Hubbleren diapasoia» deitzen zaio tradizionalki irudikatzen den moduagatik. Hubbleren eskemak hiru klase zabaletan banatzen ditu galaxiak, haien ikusmen itxuraren arabera (jatorriz argazki-plaketan)[3]:
Klase zabal horiek itxuraren bereizketa finagoak ahalbidetzeko eta beste galaxia mota batzuk barne hartzeko heda daitezke, hala nola galaxia irregularrak, egitura erregular nabaririk ez dutenak (ez disko-formakoetan, ez eta elipsoidaletan)[4][3].
Hubbleren sekuentzia, sarritan, bi adardun sardexka baten moduan irudikatzen da, eliptikoak ezkerrean (eliptikotasun-maila handituz ezkerretik eskuinera) eta espiral barradunak eta barra gabeak sardexkaren bi adar paraleloak osatzen. Galaxia lentikularrak galaxia eliptikoen eta espiralen artean kokatzen dira bi puntuek heldulekuarekin bat egiten duten puntuan[7].
Gaur egun arte, Hubbleren sekuentzia galaxiak sailkatzeko gehien erabiltzen den sistema da, bai astronomia-ikerketa profesionalean, bai astronomia amateurrean ere[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.