Galaxia irregular

Forma geometriko zehatzik ez duen galaxia, hauts- eta gas-laino ugari eta 100-10.000 milioi izar bitartean izan ohi dituena; aurkitu diren galaxia guztien % 3 besterik ez da halakoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Galaxia irregular

Galaxia irregularra galaxia kiribilak edo eliptikoak ez bezala, itxura zehatzik ez duen galaxia da.[1][2] Hori dela eta, sailkaezina da Hubbleren sekuentzian. Gainera, formari dagokionez, gehienetan, kaotikoa da, erraboil galaktikorik edo beso kiribilik gabekoa.

Thumb
NGC 1427A galaxia irregularra. Irr-I motako galaxia bat da, 52 milioi bat argi-urtera kokatua.

Beste bi galaxia motekin alderatuz, askoz urriagoak dira kopuruari dagokionez. Bestalde, uste da kanpo indar grabitatorio bat izan daitekeela galaxia irregular baten itxuragabetasunaren eragilea.

Motak

Hiru galaxia irregular mota nagusi daude:

  • Irr-I galaxia (Irr I) nolabaiteko egitura erakusten duen galaxia irregularra da, baina Hubbleren sekuentzian sailkagaitza dena. Bi azpitalde daude:
    • Nolabaiteko egitura kiribila duenari Sm galaxia deritzo.
    • Inolako egitura kiribilik ez duenari Im galaxia deritzo.
  • Irr-II galaxia (Irr II) Hubbleren sekuentzian sailkatzeko egiturarik ez duen galaxia irregularra da.
  • dI-galaxia (dIrr) galaxia nano irregularra da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.