Gailu elektronikoen potentzia xurgapena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gailu elektronikoen potentzia xurgapena. Egunero erabiltzen ditugu gailu elektroniko ugari, goizean goiz iratzarri beharreko momentuan jada ez gara oilarraren kurrukuaz esnatzen baizik eta esnagailu baten txirrinaz baliatzen gara, eskolara bidean berriz musika gure sakelakoarekin edo Mp4-arekin entzuten dugu. Aparatu hauek denak funtzionatzeko energia iturri bat behar dute. Eramangarriak diren horietan bateria berrerabilgarri bat dugu energia horren igorle eta nolabaiteko finkotasuna duten aparailuetan berriz etxeko instalazio elektrikoaz baliatuz transformadore edo energia iturri batetik pasata iristen zaigu gure gailuetara.
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |