From Wikipedia, the free encyclopedia
Zelula fotoelektriko bat, fotozelula edo zelula fotovoltaikoa ere deitua, efektu fotovoltaikoaren bidez argia (fotoiak) energia elektrikoan (elektroiak) transformatzea ahalbideratzen duen gailu elektronikoa da.
Argi fotoiak xurgatzen dituzte eta elektroiak igortzen dituzte. Elektroi libre hauek harrapatzen direnean, elektrizitate bezala erabili daitekeen korronte elektrikoa sortzen da.
Transformazioaren erabilgarritasunaren batez bestekoa %11-12 inguru da silizio monokristalinoaz sortutako zeluletan, baina erabilitako teknologiaren arabera %6 alda daiteke silizio amorfoen zelulak erabiliz, %14-19 lortu arte. Geruza anitzeko zelulak ere existitzen dira, hauek %30eko erabilgarritasuna lortzen dute. Laborategietan %42ko erabilgarritasuna gainditu egin da panel esperimentalak erabiliz.
Zelula fotoelektrikoen eguzki-energia taldeari panel fotovoltaiko izenarekin ezagutzen zaio. Panel fotovoltaikoak, eguzki zelulez osatutako sare bat osatzen dute. Sare hauek seriean konektatuta daude irteera tentsioa nahi den balioraino(normalean 12V edo 24V erabiltzen dira) handitu ahal izateko. Hau egiten den bitartean, beste eguzki zelula batzuk paraleloan elkartzen dira gailuak hornitu dezakeen korronte elektrikoa handitzeko.
Gailu hauek sortzen duten korronte elektrikoa jarraia da. Beraz, korronte alternoa edo tentsioa handitu nahiko bagenu, potentzia bihurgailu bat eta/edo alderanzgailu bat gehitu beharko genuke.
Gaur egun silizioa zelula fotovoltaiko berrien sorkuntzan gehien erabiltzen den materiala da. Material hau, Lur planetaren lurrazalean aurkitzen den konposatu kimikorik ugariena dena (harean eta kuartzoan bereziki), silizea murriztuz lortzen da. Lehenengo urratsa, zain mineral batengatik (sorkuntza teknika ez du hareazkoarekin zer ikusirik) eratorriak diren kuartzoko harrietatik silizio metalurgikoa, purua %98an, sortzea da. Kalitate fotovoltaikoko silizioak gardendua izan behar da %99,999a lortu arte. Purutasun kantitate hau lortzeko silizioa konposatu kimiko berezi batean destilatu behar da. Konposatu berezi honek destilatutakoa silizioan berriro bihurtzen du.
Silizioa transformatzen denean, beira lamina baten gainean proiektatzen den gas bat sortzen du. Gelaxka hau, gris iluneko kolorea du eta kalkulagailuetan eta eguzki-erlojuetan erabiltzen da. Zelula hauek manufakturatzen lehenengoak izan ziren, iodoak sortzeko erabiltzen diren metodo berdinak erabiltzen dituelako.
Hozterakoan, silizio urtuak dimentsio handiko kristal bat sortzen du. Gero kristal hori, kapa argaletan mozten da. Zelula hauek normalean kolore uniforme urdinekoak dira.
Silizioa moldeetan urtzen den bitartean kristal ugari sortzen dira. Fotozelula kolore urdinekoa da, baina ez uniformea, kristal desberdinek duten tonu ezberdinengatik.
Bi zelula indibidualen pilaketa monolitikoa da. Hau da, bi zelulen konbinazioa egiten da (silizio amorfoko zelula silizio kristalinoko zelularen gainean adibidez). Hauek teilakatu eta espektroa xurgatzen dute errendimendua hobetzeko, edozein zelula bakarka duen errendimenduarekin konparatuz.
Zelula fotoelektrikoak batzuetan bakarrik (kalkulagailuetan, lorategietako argitasunean…) erabiltzen dira eta beste batzuetan elkarturik eguzki panel fotovoltaikoetan. Bateriak ordezkatzeko erabiltzen direnez, zelula hauek kalkulagailuak, erlojuak eta gailuak indarrez hartu dituzte.
Panel fotovoltaikoak oso ohikoak dira sare elektrikorako biderik ez duten landa-guneak elektrizitatez hornitzeko, bai herrialde garatuetan eta baita garapen bidean dauden herrialdeetan ere. Azken horietan sare elektrikoa ez dago batere zabalduta eta panel fotovoltaikoak oso baliagarriak dira, horiek jartzea sarea sortzea baino errazagoa, merkeagoa eta garbiagoa baita. Panel fotovoltaikoak mendiko borda, ermita, landetxe, upelategi, eskola eta ospitaleak argitzeko erabiltzen dira.
Zelula hauen erabilgarritasuna handitzeko aukera dago kondentsadoreak edo pilak erabiliz biltzen baditugu. Energia biltzeko gailu batekin erabiltzen direnean, beharrezkoa da diodo bat seriean jartzea gauean zehar sistemaren deskarga saihesteko. Aplikazio askotan elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira, sateliteetan, aparkametroetan, etxeak elikatzeko edo sare publikoetan, eguzki zentral fotovoltaikoen kasuan.
Milaka instalazio fotovoltaiko ari dira lanean munduan gaur egun. 1990-94 bitartean munduan saldu ziren zelula fotovoltaikoen % 17 landa-guneak elektrizitatez hornitzeko erabili ziren eta 2010. urterako salmenta horiek % 25eraino igotzea espero da.
Ikerketek ez dute oraindik heldutasuna eskuratu, erabilgarritasun bide berriak arakatzen ari direlako. Alde batetik, sortutako elektrizitatearen prezioa jaitsi beharko litzateke. Bestetik, materialen erresistentzian, erabiltzeko erraztasunean eta integrazioan aurreratu beharko litzateke. Fabrikazio prozesu etapa guztiak hobetzeko beharra dute oraindik.
Zientzialari talde batek proiektu berri bat jarri dute martxan. Proiektu horretan, eraikuntzarako, garraiorako eta espaziorako zelula fotovoltaikoen erabilpena ikertu dute. Berrikuntza nagusia zelula fotovoltaikoak egiteko materialen malgutasuna da, eta, gainera, kristalarekin alderatuta, material berri horiek zelulen pisua arintzea lortzen dutela aurkitu dute. Proiektu horretan, Europako enpresek eta berrikuntzako hainbat erakundek parte hartu dute. Proiektuaren koordinatzailea Zentrum fuer Sonnenenergie und Wasserstoff-Forschung Baden-Wuerttemberg (ZSW) izan da.
Gaur egun, teknologia fotovoltaikoek aplikazio zehatzak dituzte, batez ere, espazioko aplikazioetan. Hala ere, prozesuak ekoizpen jarraian sartu eta gero, kostuak txikitzea espero da. Horrela zelula fotovoltaikoen erabilera zabaldu egingo da, eraikuntza-sektorean batez ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.