![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/ba/Feuerbach_Gaea.jpg/640px-Feuerbach_Gaea.jpg&w=640&q=50)
Gaia (jainkosa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaia[1] (antzinako grezieraz: Γαῖα, Γαῖη edo Τῆ, «lurra», Ge, Gea edo Gaea bezala ere irakurtzen da) lurraren emankortasuna sinbolizatzen duen greziar mitologiako jainkosa da.
- Artikulu hau antzinako Greziako jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaia (argipena)».
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Gaia (jainkosa) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa eta Erromatar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Tellus, Mat Zemlya (en) ![]() |
Domeinua | ugalkortasuna |
Ogibidea | Jainkosa |
Familia | |
Aita | Kaos, Eter eta baliorik ez |
Ama | Hemera, Caligo (en) ![]() |
Ezkontidea(k) | Urano eta Tartaro |
Bikotekidea(k) | Poseidon, Zeus eta Helios |
Seme-alabak | Ourea (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Anai-arrebak | Nix eta Eros |
Itxi
Erromatar panteoian Terra edo Tellus Mater zuen baliokidea. Erromatarrek, greziarrek ez bezala, ez zuten sistematikoki bereizten Lurraren jainkosa nagusia Zeres jainkoarekin[2].
Lurra jainkosa, gizaki eta izaki bizidun guztien guraso emankor eta arbaso komuna da. «Ama unibertsal» (παμμήτειρα), «Guztion ama» (communis mater) edo «ama handi» (magna parens) izaera epiteto ugarietan adierazten da.