From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabriele D'Annunzio (Pescara, Italia, 1863ko martxoaren 12a – Gardone Riviera, Italia, 1938ko martxoaren 1a) italierazko idazlea izan zen. Jatorri aristokratikokoa, ertilari eta ekintza-gizona, bikaintasunaren eta handitasunaren amets ederraren atzetik ibili zen beti, nola bizitzan hala literaturan. Italiako idazle ospetsuenetariko bat da.
Gabriele D'Annunzio | |||
---|---|---|---|
(1922) | |||
1897ko apirilaren 5a - 1900eko maiatzaren 17a Hautetsia: 20th Legislature of the Kingdom of Italy (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pescara, 1863ko martxoaren 12a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma | ||
Heriotza | Gardone Riviera, 1938ko martxoaren 1a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vittoriale degli italiani (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maria Hardouin (en) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Erromako La Sapienza Unibertsitatea Convitto Nazionale Cicognini (en) | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, politikaria, militarra, poeta, kazetaria, idazlea, saiakeragilea, gidoilaria, hegazkinlaria eta libretista | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Rijeka | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Accademia della Crusca | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Royal Italian Army (en) | ||
Gradua | teniente koronel soldadu soil | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
Alderdi politikoa | Eskuma Historikoa Ezker mutur historikoa Italiako Elkarte Nazionalista | ||
| |||
Ospea ekarri zioten lehen idazlan lirikoetan —Primo Vere (1879) eta Canto novo (1882)—, Giosuè Carducciren eragina agerikoa izan arren, atsegina eta bizitzeko alaitasun paganoaren gaia azaltzen zuen. Ondoko kontakizun-liburuetan, Terra vergine (1883), Libro delle vergini (1884) eta San Pantaleone (1886), Italiako verismoa eta endekapen-mugimendua lotu zituen. La Chimera (1885-1888), Elegie romane (1887-1891), Odi navale (1891-1893) olerki-sailetan dekadentismo hori finkatu egin zen. Il piacere (1989), Giovanni Espicopo (1892), L'innocente (1893) eleberriak erotismoaren ereserkiak dira zinez, erromatar aristokrata ustelen artean izaniko bizipenak gogora ekartzen dituztenak.
Geroago, haren eleberrigintzak Nietzscheren eragina, nahimenaren garaipena eta heroismoa erakusten zuen: Il trionfo della morte (1894), Le vergini delle rocce (1894), Il fuoco (1899). Eragin hori nabaria izango da haren antzerkian ere: Francesca da Rimini (1901), La Figlia di Iorio (1903), Fedra, (1909). Heroismoaren goresmen hori «atsegin basa»rekin batean agertuko da haren olerki nagusia osatzen duten lau liburukietan: Laudi del cielo, del mare, della terra e degli eroi (1902-1912). 1909an, bere bizitza pribatuko eskandaluek eta zorrek hartaraturik, Frantzian babestu behar izan zuen, eta zenbait antzerki frantsesez ondu zituen, besteak beste Debussyk musikaturiko Le martyre de Saint Sébastien.
1915ean, Italiara itzulirik, abertzale sutsu agertu zen, bai eta Italiak Lehen Mundu Gerran esku-hartzearen aldeko ere; gudan parte hartu zuen, eta zauritu egin zuten (1916). Gero, 1919an, Fiume hiria (orain Rijeka izena du, eta Kroaziakoa da) hartu zuen, 2000 italiar nazionalisten buru. Gehienbat italiar biztanleak zituen hiri hori Parisko Bake Biltzarrean Italiarengandik banantzea proposatu izanari erantzun nahi zioten horrela. 1920an, Fiume utzi eta Vittorialeko egoitzara erretiratu zen. Faxismoaren aitzindari eta aldekoa izanik ere, idazlea erretiraturik bizi izan zen harrezkero. Azkenaldian bere betiko gai heroiko eta sentsualak erabili zituen: Il venturiere senza ventura (1924), Il compagno dalle occhi senza cigli (1926), Faville del maglio (1924-1928).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriele D'Annunzio |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Gabriele D'Annunzio |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.