From Wikipedia, the free encyclopedia
Fronte Polisarioa[1] (gaztelaniaz: Frente Polisario; arabieraz: جبهة البوليزاريو) Mendebaldeko Sahararen nazio askapenerako mugimendu politiko eta militarra da, lurralde haren autodeterminazioaren alde eta Marokotik independentzia lortzearen alde borrokatzen dena. 1973ko maiatzaren 10ean sortu zuten, eta berehala ekin zion borroka armatuari. 1991tik su-etenean dago, erreferendumaren zain.
Fronte Polisarioa | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | Polisario, البوليساريو eta بوليساريو | |
Mota | alderdi politikoa eta Askapen nazionala | |
Herrialdea | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa | |
Ideologia | Sahrawi nationalism (en) , antiinperialismoa, sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa eta arabiar nazionalismoa | |
Jarduera | ||
Kidetza | Aliantza Aurrerakoia eta Internazional Sozialista | |
Sahrawi National Council 51 / 53 Pan-African Parliament <div style="display: inherit; position: absolute; background-color:
5 /
| ||
Agintea | ||
Idazkari orokorra | Brahim Ghali | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1973ko maiatzaren 10a | |
Sortzailea | ||
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Polisario izena gaztelaniazko izen osoaren akronimoa da: Frente Popular de Liberación de Saguía el Hamra y Río de Oro.
1973. urtean sortu zen Mauritaniako gobernuak babestuta; Aljeriakoaren laguntza izan du 1975. urteaz geroztik. Espainiak Mendebaleko Sahara Maroko eta Mauritaniako gobernuen administraziopean utzi zuenean, Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa (SAED) aldarrikatu zuen Fronte Polisarioak (1976).
Mauritaniako gobernuak 1979. urtean sinatu zuen bake hitzarmena Fronte Polisarioko buruzagiekin, baina Marokok bere egin zuen Mauritaniaren mendean zegoen Mendebaldeko Saharako zatia. 1980. urtean 20.000 soldaduk osatzen zuten Fronte Polisarioko gerrilla eta Maroko Mendebaleko Saharan zituen herriak erasotzen hasi zen.
Mauritaniak 1984. urtean onartu zuen SAEDa. Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko borrokak areagotu ziren, baina 1986. urtean elkarrizketak hasi zituzten bi alderdiak Mendebaleko Saharan autodeterminaziorako erreferendum bat egiteko. Erreferendumak 1992. urtean behar zuen, baina Hasan II.ak, Marokoko erregeak, hainbat trikimailu erabili zituen (sahararrak ez ziren biztanleak jarri zituen bizitzen Mendebaleko Saharan, esaterako) erreferenduma ez egiteko edo, egitekotan, sahararrek irabaz zezaten eragozteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.