Freddie Mercury
Abeslari, musikari eta konpositore britaniarra. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Freddie Mercury, jaiotzez Farrokh Bommi Bulsara[1][2] (gujarateraz: ફારોખ બલસારા; Stone Town, Zanzibar, 1946ko irailaren 5a - Londres, Erresuma Batua, 1991ko azaroaren 24a) "Queen" rock talde britainiarraren abeslaria eta ikurra izan zen. Talde honetan, konpositore, pianista, gitarra eta abeslari izan zen. Rockaren historian, abeslari hoberenetako bat izan zela kontsideratzen da eta, duela gutxi egindako inkesta batean, Rockaren Jainko aukeratua izatera iritsi da. Mercury 1991. urtean hil zen, HIESa gaixotasunak eragindako bronkopneumonia batetik suspertu ezin izan zelako. [3]
Freddie Mercury | |
---|---|
(1981) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Farrokh Bulsara, ફારુખ બલસારા |
Jaiotza | Zanzibar, 1946ko irailaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua Zanzibarko Sultanerria |
Bizilekua | Garden Lodge, Kensington (en) |
Talde etnikoa | indo-britainiarra Parsia |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Kensington eta Garden Lodge, Kensington (en) , 1991ko azaroaren 24a (45 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bronkopneumonia |
Familia | |
Aita | Bomi Bulsara |
Ama | Jer Bulsara |
Bikotekidea(k) | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Peter's Boys School (en) St. Mary's School (en) West Thames College (en) University of West London (en) Ealing Art College (en) (1966 - 1969) : Diseinu grafiko |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea, piano-jotzailea, musikagilea, disko-ekoizlea, abeslaria, ekoizlea, margolaria, poeta, diseinatzaile grafikoa eta rock musician (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Munich |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Lata Mangeshkar eta Jimi Hendrix |
Kidetza | Queen |
Izengoitia(k) | Larry Lurex |
Genero artistikoa | hard rock Glam rock |
Musika instrumentua | gitarra pianoa Hammond organoa giltzadia ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records Polydor Records EMI Parlophone (en) Hollywood Records (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Zoroastrismoa |
freddiemercury.com | |
| |
HitParader aldizkariaren arabera, Heavy metalaren historian, seigarren abeslaririk hoberena izan zen eta, Rock 'n' rollaren 100 abeslari handienen artean, hemezortzigarren atera zen Rolling Stone aldizkarian.[4] HIESak jota hil izanaren ondorioz, ugari zabaldu zen gaitz horren gaineko ezagutza eta kontzientziazioa.