Zanzibar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zanzibar Afrikako ekialdean dagoen uhartedia da. Indiako ozeanoan dago. Administratiboki Tanzania da, eta bertako hiru eskualde osatzen ditu: Zanzibar Central/South, Zanzibar North eta Zanzibar Urban/West.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Zanzibar | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | estatu federatu eta lurraldeko administrazio-erakunde |
Azalera | 2.461 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 5°54′S 39°18′E |
UTC ordua | Ekialdeko Afrikako Ordua |
Herrialdea | Tanzania |
Itxi
Bi uharte hartzen ditu barne: Unguja (nagusia, Zanzibar ere deitua) eta Pemba. Bi uharteek lurralde autonomo bat osatzen dute Tanzaniako Errepublikaren barruan.
1.070.000 biztanle zituen 2004an. Zanzibar City da uhartediko hiriburua (391.002 biztanle), Unguja uhartean dagoena.