Alemaniar komikilaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Franziska Becker Mannheim hirian, 1949ko uztailaren 10ean jaiotako alemaniar komikigilea da, umore eta satira generoak jorratzen dituena. Ilustratzaile, margolari eta idazlea ere bada.
Franziska Becker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mannheim, 1949ko uztailaren 10a (75 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista grafikoa, margolaria, ilustratzailea eta idazlea |
Lantokia(k) | Kolonia |
walkyrax.de | |
Aita medikua eta ama etxeko andre zirela, txikitatik pintura gogoko zuen. Besteak beste, Wilhelm Busch poeta eta karikaturista alemaniarra, Carl Barks komikigile amerikarra, Walter Trier britaniarra, Olaf Gulbransson, Jeanne Mammen alemaniar margolaria edo George Grosz margolari eta karikaturistaren lanak gogoko zituen. Osasun teknikari gisa ikasketak egin zituen baina 1972tik 1976ra bitartean Karlsruheko Arte Akademian ikasketak egin zituen, besteak beste, Markus Lüpertzekin.
1977 urtean EMMA bihilabetekari feministaren sorreran lan egin zuen. Bertan argitaratutako tira komikoek ezaguna bilakatu zuten. Ondoren, tirada handiago zuten Titanic, Stern edo Kölner Stadt-Anzeiger agerkarietan hasi zen argitaratzen bere lanak. Bere lanarik ezagunena da Feminax y Walkyrax, Asterix eta Obelixen parodia.[1].
Ordurako engaiatua zegoen mugimendu feministarekin non Alice Schwarzer ezagutzen zuen, EMMA aldizkariko erredaktore burua. 1985ean Kolonian bizitzera eta lan egitera joan zen. Egun Kolonia eta Filadelfiaren artean bizi da.
Komikiez gain, marrazki bizidunak, liburuen ilustrazioak eta margolanak egin ditu, orokorrean umorezko begirada satirikoaz eginak.
* Männer
* Weiber
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.