euskal idazlea (1729-1785) From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako kondea, (Azkoitia, Gipuzkoa, 1729ko urriaren 23a [1] - Bergara, Gipuzkoa, 1785eko urtarrilaren 13a [2][3]) euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.
Frantzisko Xabier Munibe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Xavier María de Munibe e Idiáquez |
Jaiotza | Azkoitia, 1729ko urriaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bergara, 1785eko urtarrilaren 13a (55 urte) (55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta musikaria |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Izengoitia(k) | Peñafloridako kondea eta Luisa Miserikordiakoa |
Munibe, Francisco Xavier Maria Joseph Juaquin Phelipe Feliz Jacinto Ygnacio izenez bataiatua [1], azkoitiarra zen. Filipe IV.a erregeak 1635ean sortutako Peñaflorida etxeko zortzigarren kondea izan zen..
Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehen ikasketak. Etxe leinargiko semea izaki, 1742tik aurrera Okzitaniako Tolosan zientzia ikasketak egin zituen, betiere Frantziako entziklopediazaleen haritik, zientzietan eta arte ederretan prestakuntza ona lortuz. 1747an aita hil zitzaion, eta Azkoitira itzuli zen.
Hurrengo urtean, Areizagako baroiaren alaba Maria Josefa Areizagarekin ezkondu zen. Aitarengandik jaso zituen tituluak eta maiorazkoak: Apraiz etxekoa, Insaustitarrena eta Munibetarrena, besteak beste. Ezkonberriak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtea arte. Peñaflorida kondea oso ezaguna izan zen, eta kargu politikoak izan zituen, Azkoitiko alkate izan zen, esaterako, 1747-1748. urteetan, eta berriz 1755ean eta 1765ean. Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan zen 1746, 1750, 1754, 1758 eta 1761. urteetan, eta 1758an diputatu Madrilgo gorteetan.
Solasaldiak antolatzen zituen bere etxean, eta bertara biltzen ziren probintziako aitonen semeak eta jakituria handiko gizonak, hasieran gizarteko gaiez hitz egitera, eta geroago baita ere zientzia gaiez, literaturaz, filosofiaz eta historiaz. Azkoitiko zalduntxoak izena jarri zitzaien. Igandeetan musika eta antzerki lanak egiten zituzten.
XVIII. mendeko Ilustrazioak Euskal Herrian izandako ereduetako da Munibe.
Munibe jaunak eta Azkoitiko Zalduntxoek Bergarako Errege Mintegia sustatu zuten.