Frantziako Laugarren Errepublika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantziako Laugarren Errepublika (frantsesez: La Quatrième République) Bigarren Mundu Gerra eta 1958 artean Frantzian izandako gobernu errepublikarra izan zen. Hirugarren Errepublika ordezkatu zuen eta, nolabait, arazo berak pairatu zituen. Frantziak 1946ko urriaren 13an Laugarren Errepublikako Konstituzioa onartu zuen.
Frantziako Errepublika République française | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1946 – 1958 | |||||||||
Errepublika | |||||||||
| |||||||||
Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Frantzia | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Paris | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | frantsesa | ||||||||
Erlijioa | Erlijio ofizialik gabe | ||||||||
Historia | |||||||||
Hasiera | 1946 | ||||||||
Bukaera | 1958 | ||||||||
|
Orduko Frantziak garapen ekonomiko izugarria izan zuen eta gerra osteko industriaren bilakaera horrek Europako Batasuna finkatu zuen. Nahiz eta gobernua sendotzeko saiakerak egin, gerra baino lehenagoko ezegonkortasun politiko bera jasan izan behar zuen. Gainera deskolonizazioak arazo berriak eman zizkion. Arazo guzti hauen emaitzak errepublikaren kolapso eta erreferendum batek legezkotzat jo zuen coup d'état izan ziren, 1958ko urriaren 5ean Bostgarren Errepublika sortu zutenak.[1]