Františka Plamínková (Praga, 1875eko otsailaren 5a - Kobylisyko base militarra, 1942ko ekainaren 30a) feminista eta ekintzailea izan zen Txekoslovakiako emakumeen sufragioaren alde. Lanbide hezitzailea izanik, feminismoan inplikatu zen, irakasleek ezin baitziren ezkondu. Aurrerago, kazetaritzan jardunez, genero-desberdintasunari buruzko artikuluak idatzi zituen.
Datu azkarrak Prague City Assembly member (en), Senator of the Czechoslovak National Assembly (en) ...
Itxi
Pragako Udalerako eta Batzar Nazionalerako hautatu zuten, eta Senatuko lehendakaria izan zen, Txekoslovakia Austria-Hungariako Inperiotik banandu zenean. Emakumeen Nazioarteko Kontseiluko eta Emakumeen Nazioarteko Aliantzako lehendakariordea izan zen eta nazioarteko kongresu feminista askotan parte hartu zuen. Gestapok 1942an atxilotu zuen Plaminkova, eta ondoren exekutatu egin zuten.