From Wikipedia, the free encyclopedia
Francesco Cossiga (Sassari, Sardinia, 1928ko uztailaren 26a - Erroma, 2010eko abuztuaren 17a) Kristau Demokrazia alderdiko italiar politikaria izan zen.
Bigarren Mundu Gerran zehar hainbat erakunde politiko katolikoekin harremanetan egon zen. Zuzenbidea ikasi eta Sassariko Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea izan zen. 1950eko hamarkadako azken urteetan Kristau Demokraziaren barnean bere politika ibilbideari ekin zion. 1966an gobernuko defentsarako idazkari-ordea izendatu zuten. Ordutik aurrera administrazioko goi-karguetan egon zen. 1976-1978 urte artean Barne Ministroa izan zen, sail honetako agintean zegoen bitartean, 1978an, Aldo Mororen erailketaren ondorioz sortutako krisia zela eta, dimititu beharra izan zuen. 1979-1980 artean gobernu burua izan zen. Bere agintaldian zehar gobernuari eragin zioten korrupzio eskandaluek sortutako aurkakotasunei aurre gin behar izan zien eta hauen ondorioz denboraldi baterako politikatik aldendu beharra izan zuen. 1983an Senatuko lehendakaria izendatu zuten eta Kristau Demokraziaren hautagaia zelarik 1985ko Hauteskundeetan Italiar Errepublikako presidente gisa hautatua izan zen. Francesco Cossigaren izena legez kanpoko gaiekin loturik azaldu zen, horregatik 1992an denbora aurretik presidente kargua uztera behartua egon zen. 1998an Kristau Demokrazia utzi eta Errepublikarako Batasun Demokratikoa alderdia sortu zuen, azken honek ideologia zentrista du.
Italieraz bere abizenaren ahoskera ohikoena kos'siga da, halere, jatorrizko ahoskera 'kɔs- da, -o- bokalean azentua duelarik (sardiniar abizena da, bere esanahia "Korsika" delarik).
Cossigak lotura estua izan du azken urteetan Euskal Herriarekin, behin baino gehiagotan engaiatu baita gatazka konponbidean jartzeko prozesuak sustatu eta babesten. Esate baterako, Loiolako elkarrizketaken garaian prozesuaren aldeko adierazpena sinatu zuen 2006ko azaroaren 9an, nazioarteko beste hainbat politikari eta agintari esanguratsurekin batera. Mario Soares Portugalgo lehen ministro eta lehendakari ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea, Cuauhtemoc Cardenas Mexikoko PDR alderdiko sortzaile eta Internazional Sozialistako lehendakariordea, Kgalema Motlanthe Hegoafrikako ANC alderdiko idazkari nagusia eta Alfredo Perez Esquivel Bakearen nobel saridun argentinarra ziren beste sinatzaileak.[1]
2001 urtean Eusko Jaurlaritzak Lagun Onari saria eman zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.