From Wikipedia, the free encyclopedia
Foyn kostaldea (ingelesez Foyn coast) Alexander lurmuturra (edo Suedia lurmuturra), Oskar II.a kostaldetik banatzen duena, eta Bowman kostaldetik banatzen duen Northrop lurmuturraren artean dagoen penintsula antartikoaren kostalde zatia da (Graham Lurraldea), Weddell itsasoan.
Antartandeek Foyn kostaldea penintsula antartikoaren mendebaldeko zatian dauden kostaldeak diren Loubet kostaldea eta Graham kostaldetik banatzen dute. Larsen izotz hesia Foyn kostaldetik Weddell itsasoan zehar hedatzen da. Kostalde honetan Robinson lurmuturra eta Cabinet lakua nabarmentzen dira.
Kostalde hau 1893an aurkitu zuen Carl Anton Larsen esploratzaile norvegiarrak Jason izeneko itsasontzian, izena Svend Foyn balea ehiztariaren omenez eman ziona, balea ehiza erraztu zuen arpoi granada asmatu zuena.
Argentinak Foyn kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte
Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.