Fidela Bernat Aracués (Uztarroze, Nafarroa Garaia, 1898ko apirilaren 24a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko otsailaren 23a) erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona izan zen.[1] Bernat hiltzearekin batera —92 urte zituelarik—, erronkariera ere hil zela jotzen da. Nafarroako Fonotekan hainbat dokumentu daude —audio grabazio batzuk, transkripzio eta guzti, eta zenbait bideo—, emakume hari egindako elkarrizketak jasota dauzkatenak. Dokumentu horiek biltzen jardun ziren Koldo Artola (Aranzadi Zientzia Elkartekoa) eta haren lankide Fermin Leizaola.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Fidela Bernat
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFidela Bernat Aracués
JaiotzaUztarroze, 1898ko apirilaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaIruñea, 1991ko otsailaren 23a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Itxi

Urte askoan Iruñean bizi izan zen.

Familia

1925ko ekainaren 23an Pedro Ederra Lorearekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten eta 1988an alargundu zen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.