musikagile espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Felipe Gorriti Otsanbela (Uharte Arakil, Nafarroa Garaia, 1839ko abuztuaren 23a – Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoaren 12a)[1] organista eta musikagilea izan zen.
Felipe Gorriti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Felipe Gorriti y Osambela |
Jaiotza | Uharte Arakil, 1839ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1896ko martxoaren 12a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | José Preciado Fourniers (en) Mariano Gartzia Zalba |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Musika instrumentua | organoa |
Tafallan, Iruñean, Tolosan eta Madrilen egin zituen musika-ikasketak. Tafallako organo-jotzaile nagusia izan zen zortzi urtez (1859-1867) eta bertan ondu zituen bere lehenengo obrak.
1867an izendatu zuten Tolosako kapera-maisu eta organo-jotzaile nagusi, eta goi mailako organo-eskola antolatu zuen bertan.
Erlijio-musika landu zuen bereziki eta ospe handia eman zioten berak onduriko meza nagusiek, requiemek, miserereek, moteteek eta beste obra mota askok, hirurehundik gora guztira.
Gorritik lortutako fama eta mailaren adierazgarri nagusi Parisko Société Internationale des Organistes et Maîtres de Chapelle-en konposizio lehiaketetan lortutako arrakastak dira. 1881az geroztik zazpi aldiz aurkeztu zen hilero antolatzen ziren lehiaketa hauetara eta bertan lau lehen sari eta hiru lehen aipamen lortu zituen[2].
Tolosan hil zen baina Uharte Arakil jaioterrian dago lurperatua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.