From Wikipedia, the free encyclopedia
Feliciano López Díaz-Guerra (Toledo, 1981ko irailaren 20a) tenis jokalari profesionala da. Azken urte hauetan Wimbledon txapelketan jokatu duen jokalari espainiar onena, izan ere 2005ean final-laurdenetara igarotzea lortu zuen, 1972. urtetik tenislari espainiarrek lortzen ez zutena (2006. urtean Rafael Nadalek lortu zuen arte). Berez ezkertia da López eta belarrean jokatzea gustatzen zaio, nahiz eta lur zelaietan ez den gaizki moldatzen. Joko azkarrean eta binaka jokatzean joko hobea erakusten du.
Feliciano López | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Toledo, 1981eko irailaren 20a (43 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alba Carrillo (2015eko uztailaren 17a - 2016) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta modeloa |
Tenis | |
Jokaera | ezkerra |
Bakarka i/g | 506–490 |
Binaka i/g | 260–300 |
Rankinga | 10 tennis singles (en) (2021eko abuztuaren 9a) 15 tennis doubles (en) (2016ko ekainaren 6a) |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Albert Costa |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 88 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Lehenengo bi urteetan ezer gutxi egin zuen zirkuitu-profesionalean, baina lehenengoz 2002. urtea lehenengo 100en artean bukatzea lortu zuen Buenos Aireseko txapelketan final-erdietara iristeagatik eta Wimbledonen 4. fasera iristeagatik lortutako puntuazioagatik.
Hurrengo urtean Roland Garros txapelketan 2. fasera iristea lortu zuen, baina bertan Tommy Haas alemaniarrak kanporatu zuen. Urte berean beste bi meritu pertsonal lortu zituen Open Australiarrean 3. fasera iritsiz eta Wimbledon txapelketan 2.go urtez jarraian 4. fasera iristea lortu zuen. Irailen aldiz, Marat Safin tenislari errusiarra kanporatu zuen Hong Kongeko txapelketan garaitu zuen, ATP-sailkapenean 28. postua lortuz. Urte horretan bertan Wimbledonen final-laurdenetara iristea lortu zuen. Hainbat sari jaso eta gero, Espainiak Davis Kopan lortu zuen garaipenean lagundu zuen 2005. urtean, Txekiar Errepublikaren kontrako bakarkako partida batean irabaziz.
Zenb. | Data | Txapelketa | Lur-mota | Aurkaria | Emaitza |
1. | Urriak 11, 2004 | Viena, Austria | Gogorra | Guillermo Canas | 6-4 1-6 7-5 3-6 7-5 |
Zenb. | Data | Txapelketa | Taldea | Lur-mota | Aurkaria | Emaitza |
1. | Urriak 25, 2004 | Stockholm, Suedia | Fernando Verdasco | Gogorra | Wayne Arthurs – Paul Hanley | 6-4 6-4 |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feliciano López |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.