![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7d/Federica_Montseny.jpg/640px-Federica_Montseny.jpg&w=640&q=50)
Federica Montseny
politikari, anarkista eta idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Federica Montseny Mañé, ezaguna Fanny Germain ezizenez (Madril, 1905eko otsailaren 12a - Okzitaniako Tolosa, Frantzia, 1994ko urtarrilaren 14a) madrildar anarkista eta idazle kataluniarra izan zen. FAI eta CNT erakundeetako buruzagia. Bigarren Errepublikan, 1936-1937 urteetan, Osasun ministroa izatean aitzindaria izan zen, Espainian ministerio-kargu bat bete zuen lehen emakumea eta Mendebaldeko Europan lehenengoetakoa. 1939an erbestera joan behar izan zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. 1977an Espainiara itzuli zen, eta CNT erakundea bultzatzeko lanari ekin zion. Berrogeita hamar bat eleberri labur argitaratu zituen, erromantiko-sozialki sakonak, zehazki, proletarioko klaseko emakumeei zuzendutakoak, baita idatzi politiko, etiko, biografiko eta autobiografikoak ere, hala nola, Jaque a Franco, Mujeres en la cárcel, Pasión y muerte de los españoles en Francia eta El anarquismo.[1]
Federica Montseny | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1936ko azaroaren 4a - 1937ko maiatzaren 17a ← Josep Tomàs i Piera (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Federica Montseny Mañé | ||
Jaiotza | Madril, 1905eko otsailaren 12a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1994ko urtarrilaren 14a (88 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cimetière Rapas (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Joan Montseny | ||
Ama | Teresa Mañe Miravet | ||
Ezkontidea(k) | Germinal Esgleas Jaume (en) ![]() | ||
Bikotekidea(k) | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | anarkista, idazlea, politikaria, saiakeragilea, anarkosindikalista, sindikalista eta haur literatura idazlea | ||
Influentziak | Teresa Claramunt i Creus | ||
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala | ||
Genero artistikoa | eleberria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() | ||
![]() ![]() ![]() |
Juan Montseny Carret —Federico Urales izengoitia erabili zuen— eta Teresa Mañé Miravet —Soledad Gustavo goitizenaz ere ezaguna— anarkisten alaba zen, eta La Revista Blanca argitaratzen zuten,. mendearen lehen herenean Espainiako pentsamendu libertarioan nabarmendutako argitalpena, non berak ere lanak argitaratu zituen. 'Fanny Germain' izengoitia erabili zuen, eta harekin artikuluak argitaratzen jarraitu zuen Frantzian erbesteratuta bizi izan zen Francoren diktaduraren urteetan.