Euskaltel
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskaltel S.A. 1995. urtean sortutako euskal telekomunikazio konpainia da. Lau alorretan banatzen du bere jarduera: telefonia finko, telefonia mugikor, internet (zuntz optiko, 4G, ADSL, WiMAX eta satelite bidezkoa) eta kable bidezko telebistan. Euskaltelen egoitza Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago, Derioko udalerrian.
Euskaltel | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | telecommunications (en) ![]() ![]() |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 346 (2015) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Jabea | Grupo MásMovil |
Historia | |
Sorrera | 1997 |
Sorlekua | Derio |
Jasotako sariak | Argia Sariak (2000) |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Euskaltel Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa Garaia, Kantabria eta Errioxako Autonomia Erkidegoan eskaintzen ditu zerbitzuak Euskaltel markarekin; Galizia eta Leónen R markarekin; Asturiasko Printzerrian Telecable markarekin, eta Kataluniako Autonomia Erkidegoan RACCtel+ markarekin.[1]
Euskaltelek Euskal Autonomia Erkidegoko zuntz optiko sarerik luzeena du, 2015ean 350.000 kilometro inguru instalatuta. Urte horretan, Erkidegoan banda zabaleko lehenengo konpainia da, 216.846 bezero dituela, merkatuaren %41a, alegia. Telebistari dagokionez, 115.554 bezero (merkatu kuotaren %47a) ditu. Telefonia mugikorrean 165.411 (%20a) eta telefonia finkoan %38a kontrolatzen du.[2]