![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/aa/Red_Giant_Earth_warm.jpg/640px-Red_Giant_Earth_warm.jpg&w=640&q=50)
Etorkizun urruneko denbora-lerroa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Etorkizuna ziurtasunez iragar ez daitekeen arren, hainbat alor zientifikotan gaur egungo ezagutzak aukera ematen du etorkizun urruneko gertaera batzuk iragartzeko, ikuspegi orokor batetik bada ere[1]. Arlo hauek astrofisika barne hartzen dute, planetak eta izarrak nola eratzen, elkarreragiten eta hiltzen diren agerian utzi duena; partikulen fisika, materiak tamainarik txikienean nola jokatzen duen erakutsi duena; biologia ebolutiboa, biziak denboran zehar nola eboluzionatuko duen iragartzen duena; eta plaken tektonika, kontinenteak milurtekoan zehar nola mugitzen diren erakusten duena.
![Esfera gris eta gorri ilun bat, Lurra irudikatzen duena, Eguzkia irudikatzen duen objektu laranja zirkular baten eskuinaldeko hondo beltzaren kontra dago.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/aa/Red_Giant_Earth_warm.jpg/640px-Red_Giant_Earth_warm.jpg)
Lurraren etorkizunaren, Eguzki-sistemaren etorkizunaren eta espantsioan dagoen Unibertsoaren etorkizunaren proiekzio guztiek termodinamikaren bigarren legea bete behar dute, zeinak adierazten baitu entropiak, edo lana egiteko eskura dagoen energia galtzeak, denboran gora egin behar duela[2]. Izarrek hidrogeno erregaiaren hornidura agortu eta erreko dute. Objektu astronomikoen arteko talkek, grabitazionalki euren izar sistemetatik planetak jaurtitzen dituzte, eta galaxietatik izar sistemak[3].
Fisikariek espero dute azkenean materia bera gainbehera erradioaktiboaren eraginpean egongo dela, azkenean materialik egonkorrenak ere partikula subatomikoetan banatuz[4]. Gaur egungo datuek iradokitzen dute unibertsoak geometria laua (edo lauaren oso hurbilekoa) duela, eta, horrela, ez dela bere baitan bilduko denbora mugatu baten ondoren[5], eta etorkizun infinituak aukera ematen duela Boltzmann garunaren formazioa bezalako hainbat gertaera oso gertagaitz gertatzeko[6].
Hemen agertzen den denbora lerroa 4. milurtekoaren hasieratik geroko garairik urruneneraino jarraitzen du. Etorkizuneko hainbat gertakari aztertzen dira oraindik erabakitzeke dauden galderak azaltzeko, hala nola gizakiak iraungiko ote diren, protoiek gainbehera ote duten, eta Lurrak biziraungo ote duen Eguzkia erraldoi gorri bihurtzeko zabaltzen denean.