Estefania Beltran de Heredia
euskal politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Estefania Beltrán de Heredia Arroniz (Uribarri Harana, Araba, 1960ko martxoaren 28a - ) VI. eta VIII. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea da. EAJn barnan, Araba Buru Batzarreko burukidea da. 1995etik 1998 arte Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere bazen.
Ogibidez, nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta haren jarduera profesionalak baso-kudeaketarekin zerikusia izan du. 2011n PP Arabako Foru Aldundira heldu baino lehen, Beltran de Heredia Nekazaritzako diputatu izan zen lurralde horretako Gobernuan, 2007. urtetik.
Euskal Legebiltzarreko legebiltzarkide ere izan da hainbat aldiz: 1998tik 2001era; 2005etik 2007ra; eta 2012az geroztik, 2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan berriz ere hautatu baitzuten legebiltzarkide, EAJren Arabako zerrendaren laugarren tokian.
Araba Buru Batzarreko kide ere izan zen 2004tik 2007ra.
2012ko abenduaren 17an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua izendatu zuten. Bere lehen agintaldian sindikatuen kritikak izan zituen, eta Espainiako Gobernuaren helegiteen oztopoak. 2016an kargua mantendu zuen.[1] 2020an Josu Erkorekak ordezkatu zuen Segurtasun sailburu karguan.[2]