euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Idoia Mendia Cueva (Bilbo, 1965) Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia izan zen 2014tik 2021era eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariordea Iñigo Urkulluren gobernuan 2020ko irailaren 8tik. Aurretik VII., VIII. eta IX. legegintzaldietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. 2000 eta 2002 bitartean PSE-EEko Euskadiko Batzorde Exekutiboan aritu zen. Barrika udaleko zinegotzia ere izan bada.
Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Amaitu eta gero Amsterdamgo Unibertsitatean International and European Relations masterra egin zuen (1991-1992). Geroago, Bizkaiko PSE-EE ko Batzorde Exekutiboan sartu zen, Enplegu eta Formazioko Idazkaritza eramaten.
2009ko maiatzaren 9an Herri Administrazio eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuen Patxi Lopez EAEko lehendakariak.
Aurrekoa Miren Azkarate |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 2009ko maiatzaren 9tik - 2012ko abenduaren 17ra |
Ondorengoa Josu Erkoreka |
Aurrekoa Idoia Zenarrutzabeitia (Herri Admininistrazioa) Joseba Azkarraga (Justizia) Rodolfo Ares (Herrizaingoa) |
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailburua 2009ko maiatzaren 9a - 2012ko irailaren 2a (Justizia eta Herri Administrazioa) 2012ko irailaren 2a - 2012ko abenduaren 17a (Justizia, Herri Administrazioa eta Herrizaingoa) |
Ondorengoa Estefania Beltran de Heredia (Segurtasuna) Josu Erkoreka (Herri Administrazioa eta Justizia) |
Aurrekoa Beatriz Artolazabal (Enplegua eta Gizarte Politikak) Maria Jesus San Jose (Lana eta Justizia) |
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburua 2020ko irailaren 8a - gaur egun |
Ondorengoa Karguan |
Aurrekoa Kargu sortua (aurretik Fernando Buesa) |
Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea 2020ko irailaren 8a - gaur egun |
Ondorengoa Karguan |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.