From Wikipedia, the free encyclopedia
Esneki gibelkolorea (Lactarius hepaticus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1] Bere esne zuriak sufre-horiz tindatzen du ohial zuria, hortik dator tabidus epitetoa. Janezina.
Esneki gibelkolorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Lactarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Lactarius hepaticus Plowr., 1905 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kapela: 3 eta 5 cm. arteko diametrokoa, ganbila, gero laua eta azkenean deprimitua eta ertzak oso meheak eta makur. Labur labur ildaskatua eta oxkarratua. Okre koloreko azal marroia, gibelaren kolorearen antzekoa, eta hortik hepaticus izena. Kolore hau eguraldi lehorrarekin zurbildu egiten da, gero orban gorrixkak agertzen zaizkio, azkenik grisaxkak egiten direnak.
Orriak: itsatsiak edo dekurrenteak, nahiko estu eta meheak, okre-haragi kolorekoak eta orban gorrixkekin eta esporetako hauts zurixka batekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Nahiko luzea, kolore okre argikoa eta apur bat pruinosoa.
Haragia: Trinkotasun gutxikoa, samurra eta hezea kapelan. Krema zurbil kolorekoa da eta pixka bat horitu egiten da airearekin. Ez du usain seinalaturik eta zaporea garratza.
Nahiko esne ugari du, jariakorra eta zuria, airearekin kolore horia hartzen duena eta garratza dena.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Tabidus epitetoa berriz, bere esne zuriak, sufre-horiz tindatzen duelako oihal zuria.
Janezina edo oso kaskarra[3]
Antzeko beste Lactarius batzuk hauek dira: Latex ez garratzeko Lactarius badiosanguineus eta airearekin latex-aren kolorea ez zaion aldatzen Lactarius subdulcis.
Oharra: Arestian aipatutakoez gain, “zapiaren proba” ere badago. Zapi zuri bat bere latex zuriarekin zikintzean datza, eta orban hori berehala sufre-hori bihurtzen da.[4]
Udazkenetik negu hasierara ateratzen da, lautadetako pinudietan.[5]
Europa, Ipar Amerika.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.