Eslaviarrak Europako erdialdean eta ekialdean bizi diren zenbait gizabanako eta etnia dira. II. mendetik aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta eslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Thumb
Eslaviarren ohiko sailkapena:      Mendebaldeko eslaviarrak      Ekialdeko eslaviarrak      Hegoaldeko eslaviarrak

Herri horiek VI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta Balkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora, Bohemiatik eta Itsaso Adriatikotik Uraletako mendietaraino hedatu ziren: Siberia eta Erdialdeko Asian ere kokatu ziren eta XVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zuten. Europako erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatuta dago.

280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

Egungo herrialdeak

Thumb
Jugoslaviako banaketa etnikoa (1991).[1]

Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta izen hori hartzen dute egungo errusiarrek, bielorrusiarrek, ukrainarrek, poloniarrek, sorabiarrek, txekiarrek, eslovakiarrek, esloveniarrek, kroaziarrek, serbiarrek, bosniarrek, montenegroarrek eta bulgariarrek.

Oro har, ekialdeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean); mendebaldekoak (sorabiarrak, poloniarrak, txekiarrak eta eslovakiarrak, sartaldean); eta hegoaldeko eslaviarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak, montenegroarrak eta bulgariarrak) bereizten dira.

Erlijioa

Kristau ortodoxoak dira eslaviar herri gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk), musulmanak bakarren batzuk (bosniakoak) eta katolikoak gainerako guztiak (poloniarrak, txekiarrak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.