Erromarako Martxa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erromarako Martxa (italieraz: Marcia su Roma) Benito Mussolinik antolatutako ibilaldiari deritzo. 1922an Mussolinik eta bere Italiako Alderdi Nazional Faxistak boterea lortu zuten Martxa honen ondorioz. Viktor Emanuel III.a Italiako erregeak Mussoliniri gobernua eratzeko eskatu baino lehen, faxistek Erroma hartzeko mehatxua egin zuten. Mussolinik "alkandora beltzak" zeritzen 25.000 faxistarekin egin zuen martxa. Trenez eraman zituzten eta Erromako kaleetan desfilea eta indarra erakutsi zuten. Ondorioz, erregeak, gobernua eratzeko eskatu zion Benito Mussoliniri[1][2].
Datu azkarrak Jatorrizko izena, Mota ...
Erromarako Martxa | |
---|---|
Jatorrizko izena | (it) Marcia su Roma |
Mota | Estatu-kolpe manifestazio desfile |
Denbora-tarte | 1922ko urriaren 27a - 1922ko urriaren 30a |
Data | 1922ko urria |
Garaia | Gerrarteko garaia |
Kokaleku | Erroma Italiako Erresuma |
Herrialdea | Italiako Erresuma |
Parte-hartzaileak | |
Helmuga | Erroma |
Itxi