From Wikipedia, the free encyclopedia
Ernesto Sabato[1] (Rojas, Buenos Aires, 1911ko ekainaren 24 - Santos Lugares, Buenos Aires Handia, 2011ko apirilaren 30a) argentinar idazle, saiakeragile, fisikari eta pintorea izan zen. 1984an Miguel de Cervantes saria eman zioten.
Ernesto Sabato | |
---|---|
(1970) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ernesto Roque Sabato |
Jaiotza | Rojas (en) , 1911ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Argentina |
Bizilekua | Santos Lugares (en) |
Heriotza | Santos Lugares (en) , 2011ko apirilaren 30a (99 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bronkitisa |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | La Platako Unibertsitate Nazionala Harvard Unibertsitatea Rafael Hernández National College (en) |
Hezkuntza-maila | Fisikako doktoregoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, idazlea, margolaria, eleberrigilea, saiakeragilea, poeta eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Buenos Airesko Unibertsitatea La Platako Unibertsitate Nazionala |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Hizkuntza Modernoen Elkartea |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |
Fisika eta matematikako ikasketak egin zituen La Platako unibertsitatean, eta Parisko Sorbonne Unibertsitatean eta Curie Institutuan eta Massachusettsen jarraitu zituen. Argentinara itzulirik, La Platako unibertsitateko irakasle izan zen 1940-1945 bitartean. Bigarren Mundu Gerraren ostean, zientziarenganako fedea galdu zuen eta idazteari ekin zion. Garai hartan hasi zen literatura lanak idazten La Nación egunkarian. 1945ean unibertsitateko kargua utzi behar izan zuen, Perónen gobernuaren aurkakoa zelako, eta urte hartan bertan idatzi zuen Uno y el universo (Bat eta unibertsoa), filosofia, politika eta gizarte gaiei buruzko aforismo eta ohar bilduma. 1947an El Túnel (Tunela) eleberria idatzi zuen. Lan hark ospetsu egin zuen nazioartean. Eleberri horretako protagonista besterekin harremanetan jartzeko erabateko ezintasuna duen antiheroia da, giza izatearen absurduaren aurrean bere baitara biltzen dena.
1955ean, Perónen agintea amaiturik, El otro rostro del peronismo (Peronismoaren beste aurpegia) idatzi zuen. Liburu hura eta El caso Sábato (1956, Sábato auzia), ezinbesteko dira Perónen mugimenduaren benetako izaera ezagutzeko. 1961ean idatzi zuen bigarren eleberria, Sobre héroes y tumbas (Heroiei eta hilobiei buruz). Saiakera liburuetan landutako psikologia eta filosofia gaiak gorpuztu zituen eleberri horretan. 1968an, Alain Robbe-Grillet, Jorge Luis Borges eta Jean-Paul Sartre idazleei buruzko lan kritiko bat idatzi zuen, Tres aproximaciones a la literatura de nuestro tiempo (Gaurko literaturara hurbiltzeko hiru saio). 1974an Abaddón el exterminador (Abaddón deuseztatzailea) eleberria idatzi zuen eta 1983an Nunca más (Inoiz ez berriro).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.