![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/Ernest_Gellner_2.jpg/640px-Ernest_Gellner_2.jpg&w=640&q=50)
Ernest Gellner
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ernest Gellner (Paris, 1925eko abenduaren 9a - Praga, 1995eko azaroaren 5a) filosofo eta antropologo soziala izan zen.
Ernest Gellner | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ernest André Gellner |
Jaiotza | Montrouge eta Paris, 1925eko abenduaren 9a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Talde etnikoa | Txekiarra |
Heriotza | Praga, 1995eko azaroaren 5a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Balliol College St Albans School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, antropologoa, katedraduna, soziologoa, politologoa eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Cambridge |
Enplegatzailea(k) | London School of Economics Edinburgheko Unibertsitatea Central European University (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Britainiar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Arrazionalismo kritikoa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Czechoslovak army in exile (en) ![]() |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Bohemiako judu alemaniar hiztun bikote baten seme, London School of Economicseko eta Cambridgeko Unibertsitateko irakasle izan zen. Gizarte zientzietan eragin handienetako izan duen pentsalarietakoa da. Nazionalismoaren inguruko teoria originaletako baten sortzailea da, Though and Change-n azaldua. Haren arabera, nazionalismoa modernitatearen halabeharrezko produktua da, izan ere, modernotasunak hiritarren gizarte homogeneoak sortzeko kultura idatziak behar baititu. Ondoren idatzi zuen Nations and Nationalism lanean, kultura literario eta gizarte industriala bitarteko trantsizioaren oinarri materialak aztertu zituen.
Filosofo gisa, gaur egungo gizartearen arrazionaltasun kontzeptua garatu zuen eta bertan egungo kapitalismoak duen irrazionaltasuna maila altua azpimarratu zuen. Horrez gain, gizakien historia hiru atal handitan banatzen zuen: gizarte ehiztari-biltzailea; nekazale gizartea eta gizarte industriala). Banaketa hori bi iraultzan handiren bidez egin ziren haren ustez: Iraultza Neolitikoa eta Iraultza Industriala. Hala, gizarte bakoitzari mentalitate mota bat egotziko dio, nahiz eta bere analisia konplexuagoa egingo den gizarte mota bakoitza baldintzatzen duten ekoizpen, kognizioa eta koertzio faktore anitzak sartzen dituenean.