![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/37/Athen_Erechtheum_BW_2017-10-09_13-47-38.jpg/640px-Athen_Erechtheum_BW_2017-10-09_13-47-38.jpg&w=640&q=50)
Erekteion
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erekteion (grezieraz Έρέχθειον, Erechtheion) antzinako greziar tenplu bat da, Atenasko Akropoliaren iparraldean kokatua, benetan aipagarria haren itxura dotore eta ezohikoa dela-eta.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Erekteion | |
---|---|
Ἐρέχθειον | |
![]() | |
Atenasko Akropolia | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Erakunde publiko | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′19″N 23°43′36″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. V. mendea |
Izena | Atena Poseidon Zeus Erekteo I.a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Mnesikles (en) ![]() Fidias |
Materiala(k) | haitzurdin pentelikoa |
Estiloa | Greziar arkitektura Joniar ordena |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 404-004 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1987 (XI. bilkura) |
Itxi
Izena Eriktonio greziar heroitik datorkio, bera gurtzeko tenplua baitzen. Batzuen ustez Erekteo I.a erregearen tenplua izan daiteke, inguruan lurperatuta omen dagoelako. Hala ere, sarri Erekteo I.a eta Eriktonio nahastu eta sinkretizatu egiten ziren. Baliteke egungo tenplua antzinako baten berreraikuntza izatea, pertsiarrek K.a. 480an suntsitua.