From Wikipedia, the free encyclopedia
Erabelar edo erabelar beltza (Hyoscyamus niger) Solanaceae familiako landarea da.[1]
Erabelar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Generoa | Hyoscyamus |
Espeziea | Hyoscyamus niger |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Hiosziamina eta henbane (en) |
Patataren familiako landarea da baina honek kirats handia askatzen du.
70 cm-ko altuera hartzen du zurtoinak. Hostoak handiak dira, 35x15 cm eta oso iletsuak. Loreak zurtoinaren puntan ateratzen dira eta gainetik horiak eta azpitik gorriak dira, zain more ilunak nabaritzen zaizkio. 2-4 cm erradiodun korola osatzen dute bost petaloek.
Zabor gainetan eta bide ertzetan hazten da, batez ere, Europan eta Siberian. Sustraietan gai sorgortzaile bat du.[2]
Historikoki mandragora, belaiki eta estramoniorekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[1][3][4] Bere erabilera Europa kontinentalean, Asian eta Arabiar munduan hasi zen.[5] Herba apollinaris izendapenean, Apoloren emakume apaizek erabiltzen zuten orakuluetan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.