Ordo ecuesterreko kideak From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekiteak (latinez, equites), Ordo equester gizarte taldeko kideak ziren, zaldunak. Historian zehar, estatus sozial hori aldatu egin zen duintasunean eta ohituretan. Senatarien taldearen azpitik zeuden botereari eta duintasunari (dignitas) dagokionez, eta ezin zuten Senatuan parte hartu, baina, senatariek ez bezala, negozioen jabeak zitzaketen eta oso aberatsak egin ziren Errepublika amaieran eta Inperioren hasieran, eta Ordo equester-eko familiak senatarienak baina gehiago ziren.
Servio Tulio erregearekiko monarkiaren garaian, oso aberatsak ziren herritarrak bi zaldi eros zitzaketen, garai hartan oso estimatua eta mantentzeko oso garestia zen aberea. Servio Tuliok agindutakoaren arabera, egoera ekonomiko onean zeudenak baino ezin ziren izan zaldun, ondasun kopuru jakin batetik gorako aberastasuna zutenak. Zaldunen zenturiak Erromako familia aberatsenek sortu zituzten. Gainera, guraso askeen seme-alabak izatea eskatzen zitzaien. Baldintza horiek guztiak kontuan hartuta eta familiarik zaharrenen artean aukeratzen ziren zaldun berriak.
Ekiteek 30 gizonetik gorako turmak (zalditeria unitatea) osatzen zituzten. Turma bakoitzak 10 gizoneko 3 dekuria zituen. Dekuria bakoitza dekurio batek agintzen zuen. Bake-garaian, erromatarrek Senatuaren eta herriaren jabetzan zituzten zaldi gutxi batzuk (mila eta zortziehun inguru) egoera onean mantentzeko ardura zuten.
Bosgarren hilaren erdialdera, Kastor eta Polux jainko zaldunen tenpluko eskalinataren goialdean zensoreak biltzen ziren, eta handik, zaldi eta zaldunen desfilea ikusi eta errebista pasatzen zuten. Animaliaren bat gaizki zaindua zegoela nabaritzen bazuten, zaldia jabeei kentzen zioten eta beste herritar baten ardurapean uzten zuten.
Bigarren gerra punikoaren ondoren, Ordo Equester izeneko ekiteen taldea negozioetan aritzen ziren pertsona ekintzaileen talde gisa eratu zen, eta, societates publicanorum delakoen bidez, hornidurako eta herri-lanetako estatu-kontratuak eta probintzietako zerga-bilketa kontrolatzen zituzten, senatariek debekaturik baitzuten zeregin horiek.
K.a. II. mendearen azken herenean, ekiteek eta senatariek desadostasun handiak zituzten, probintzia gobernadoreak senatarien taldetik aurkeratzen ziren, eta gobernadore askoren anbizioak eragindako erabakiek societates publicanorum "enpresen" interesak kaltetu zituzten; beraz, bai Tiberio Sempronio Graco Gayo Sempronio Graco anaiak, liskar horiek horiek erabili zituzten senatariak ahultzeko. Horretarako, bi eskubide zehatz esleitu zizkieten ekiteei, bata ohorezkoa, ikuskizun publikoetan lehen ilaran esertzea senatarien ondoan, eta bestea, askoz praktikoagoa, konkusio[1]-auzitegiak osatzen zituzten epaile bihurtzea. Auzitegi horiek gobernadoreen jarduketak epaitzeko ardura zuten.
Senatarien eta ekiteen arteko lehiak iraun egin zuen Errepublikaren eta gerra zibilen azken aldi osoan. Oktavianok, mundu erromatarraren jabe eta Augusto izenarekin enperadore bihurtuta, bere boterea finkatu zuenean, zaldunen ordena erregularizatzeari ekin zion, eta zaldunei zenbait mendeko funtzio esleitu zizkien, baina oso garrantzitsuak, inperioaren organigrama berrian; haientzat bere corsus honorum (karrera administratibo eta ohoreak lortzeko bide moduko zerbait) sortu zuen.
Ordo Equester-reko kideentzat gordetako funtzioak hauek izan ziren:
Karrera hori, Klaudio enperadoreak arautzen bukatu zuen
Inperioaren hurrengo mendeetan, erromatar gizartearen osagaiak aldatu ziren eta izen berriak erabiltzen dira garai inperialak aurrera egon ala. Gizarte inperiala testuinguru aurreko garaietakoa baino konplexuagoa den testuinguru batean biziz da, eta argi eta garbi zehaztu behar du zer ordotakoa ("klase sozialekoa") den pertsona bakoitza, batez ere zaldunen ordoari dagokionez, hortxe baitago populazio-bolumen handiena. Horretarako, Estatuko administrazioko goi-mailako magistraturetara sartzen zirenentzat, zenbait titulu berri legalki ezarri ziren batez ere, Hadrianoren agintalditik aurrera. Senatari-mailako kideentzat eta haien familientzat, clarissimi titulua jasoko zuten, hiritar hori senatari soila izan edo kontsulatuaren magistraturaraino iritsitakoa bazen ere.
Zaldunentzat (ekiteak) hiru titulatura ezarri ziren, magistratura jakin batzuei lotuta. Hala, bada, prokuradoreei viri egregii deituko zaie, pretoreei viri eminetissimi eta, prefektuei, viri perfetissimi. Gainerako zaldunek "eques romanus" izen tradizionalarekin jarraitu zuten[2].
Dioklezianoren eta Konstantino I.aren erreformek talde bakar batean elkartu zituzten senatariak eta ekiteak, eta, hartara, zaldunen ordena tradizionala desagertu egin zen IV. mendearen amaieran.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.