surflari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Eneko Acero (Algorta, Getxo, Bizkaia, 1977ko apirilaren 22a) surflaria da. Haren anaia Iker eta Kepa ere surflariak dira.
Eneko Acero | |
---|---|
Eneko Acero 2009ko Islas Canarias Santa Pro txapelketan | |
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Eneko Acero 1977ko apirilaren 22a (47 urte) Getxo |
Bizilekua | Getxo |
Altuera | 170 cm |
Pisua | 67 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | ? |
Sponsorrak | Pukas Oakley Gravis Vestral |
Lorpen garrantzitsuenak | Europako bi txapelketa (1999 eta 2001) |
Ezaugarri teknikoak | |
Taulan posizioa | Regular |
Munduko zirkuituan dabilen euskal herritar surflari bakarretakoa da. Europako zirkuitua osatzen zuten saio guztietan garaipena lortu ondoren, 1999. urtean EPSA Europako surf-txapelketa irabazi zuen; bera izan da titulu hori eskuratu duen lehen euskal herritarra.
Europako zirkuituan nagusitu ostean, munduko WQS zirkuituan ari diren 44 surflari hoberenen arteko zerrendan, Top 44an, sartzea du helburu.
Algortako Fadurako goi-mailako gunean CPTen prestatzen du bere burua Eneko Acerok, Julio Calleja eta Jose Antonio Lekue prestatzaileen laguntzaz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneko Acero |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.