From Wikipedia, the free encyclopedia
Pukas surfarekin lotutako marka komertzial euskalduna da. 1976an Zarautzen (Gipuzkoa) sortu zuen Iñigo Letamendiak. Pukas, hawaierazko puka (literalki zulo edo olatuaren tuboa) hitzetik dator. Gaur egun, mundo osoan ezaguna den marka da.
Pukas | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sociedad de responsabilidad limitada |
Historia | |
Sorrera | 1976 |
webgune ofiziala |
Arropa mota ezberdinak eta surf-taulen fabrikazioarengatik ezaguna, baditu ere, Donostia eta Zarautzen surf-eskola bana. Munduko Surf Zirkuituetan (WCT eta WQS) surflari-talde profesionala du, non besteak beste, Aritz Aranburu, Adriano de Souza, Tiago Pires eta Tim Boal dauden. 1990eko hamarkadan, Munduko txapelduna izan zen Sunny Garcia ere Pukas taldekoa izan zen hainbat urtetan. 1988tik 1999ra bitartean, Zarautzen egiten den Munduko Txapelketaren babesle nagusia izan zen Pukas, proba, Pukas Pro Zarautz deituz. Zarautzen irabazitakoen artean, Sunny Garcia eta Taj Burrow zeuden, munduko txapeldunak izandakoak.
Mundu osoko surf dendetan salgai edukiz arren, denda propioak ditu Euskal Herrian, Espainia, Italia, Belgika, Portugal, Luxenburgo, Norvegia eta Herbeheretan. Lehendabiziko denda 1976an Zarautzen ireki zuen Letamendiak bere emazteak egindako bikiniekin.
1970eko hamarkadan Letamendia eta beste lagun batzuk batu egin ziren surf-taulak egiten hasteko asmoarekin. Hasiera batean baserri eta garajetan egiten hasi ziren. Lehen taula lantegia Zarautzen ireki zuten 1980ean eta beranduago, Oiartzunen beste bat irekiz. Pukas surf talde profesionaleko surflariez gain, 2004an Sunny Garciak irabazitako Munduko Txapelketa Pukas markako taulekin izan zen.
Pukasek bi surf-eskola ditu Euskal Herrian, Zarautzen eta Donostian. Bietan ume zein helduentzat klaseak ematen dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.