From Wikipedia, the free encyclopedia
Emily Erin Deschanel (Los Angeles, 1976ko urriaren 11) telesailetako aktore estatubatuarra da[1]. Bones telesailean Temperance "Bones" Brennan doktorearen rola betetzeagatik da ezaguna.
Emily Deschanel | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1976ko urriaren 11 (47 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Caleb Deschanel |
Ama | Mary Jo Deschanel |
Ezkontidea(k) | David Hornsby (2010 - |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bostongo Unibertsitatea Crossroads School for Arts & Sciences (en) Boston University College of Fine Arts (en) Harvard-Westlake School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea eta telebista-ekoizlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Emily Deschanel Los Angelesen jaio zen zinemari loturiko familia batean, izan ere aita Caleb Deschanel zinema zuzendaria du eta ama Mary Jo Deschanel aktorea. Ahizpa txikia Zooey Deschanel ere aktorea da eta baita kantautorea ere[2]. Emilyk arbaso frantsesak, suitzarrak, herbeheretarrak, ingelesak eta irlandarrak ditu[3].
Los Angelesen inarrizko ikasketak egin eta Bostongo Unibertsitatean aktore graduatu zen[4].
Debuta It Could Happen to You filmean egin zuen 18 urte zituela, aitak ere parte hartzen zuen filme batean hain zuzen ere. Hurrengo paper aipagarria Stephen King idazlearen Rose Red liburuan oinarrituriko miniseriean izan zuen.
2005ean Temperance "Bones" Brennan doktorea izateko castinga egin zuen eta 12 denboralditan zehar telesaileko protagonista izan zen[5]. Hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen egindako lanagatik (Satellite Awards, Teen Choice Awards...) baina ez zituen eskuratu. Telesaila egiten zuen bitartean hainbat serietan agertu zen pertsonai berarekin, Sleepy Hollow, American Dad! eta BoJack Horseman serietan hain zuzen ere. Telesaila 2017an amaitu zen.
FOX kateak telesailaren mozkinak ezkutatzen ibili zela ohartuta Deschanel eta Boreanaz aktoreak eta Barry Josephson ekoizleak salaketa jarri zuten eta epaileak 179 milioi dolarretako kalte-ordaina ordaintzera behartu zuen katea[6].
2019an Animal Kingdom telesailaren laugarren denboraldian hainbat ataletan agertu zen eta hurrengo denboraldian protagonista taldean sartu zen. Zentzu horretan beganoa izatea erabaki du eta beganoentzako dieten liburua eta websitea sortu ditu.
2010ko irailaren 25ean David Hornsby aktore eta idazlearekin ezkondu zen eta bi seme izan dituzte. Haurdunaldi biak Bones telesailean sartu zituen, seigarren denboraldian aurrenekoa[7] eta hamabigarrenean bigarrena[8].
Emakumezko hainbat aktorerekin batera Stand Up 2 Cancer programaren baitan bularreko minbizia detektatzeko frogak sustatzen ari da[9]. Animalien eskubideen aldeko hainbat filmetan ahotsa jarri eta ekoiztu ditu, My Child Is a Monkey eta How I Became an Elephant filmetan hain zuzen ere[10].
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1994 | It Could Happen to You | Animali eskubideen aldeko aktibista | |
2000 | It's a Shame About Ray | Maggie | Laburmetraia |
2003 | Easy | Laura Harris | |
Cold Mountain | Mrs. Morgan | ||
2004 | The Alamo | Rosanna Travis | |
Spider-Man 2 | Harreragilea | ||
Old Tricks | Woman | Short film | |
2005 | Boogeyman | Kate Houghton | |
Mute | Claire | Laburmetraia | |
That Night | Annie | Laburmetraia | |
2006 | Glory Road | Mary Haskins | |
2007 | The Diagnosis | Maggie | Laburmetraia |
2009 | My Sister's Keeper | Farquad doktorea | |
2011 | The Perfect Family | Shannon Cleary | |
2015 | Unity | Narratzailea | Documentala |
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | The Heart Department | Maude Allyn | Telefilmea |
2002 | Rose Red | Pam Asbury | 3 atal, miniseriea |
Law & Order: Special Victims Unit | Cassie Germaine | Atal bakarra | |
Providence | Annie Franks | 2 atal | |
2003 | The Dan Show | Sam | Telefilmea |
2004 | Crossing Jordan | Michelle | Atal bakarra |
2005–2017 | Bones | Temperance "Bones" Brennan | Protagonista |
2009 | Tit for Tat | Emily | Atal bakarra |
2010–2011 | The Cleveland Show | Julia Roberts (ahotsa) | Atal bakarra |
Bere burua (ahotsa) | Atal bakarra | ||
2012 | American Dad! | Temperance "Bones" Brennan (voice) | Atal bakarra |
2014; 2019 | Drunk History | Babe Didrikson Zaharias / Marina Raskova | 2 atal |
2015 | Sleepy Hollow (telesaila) | Temperance Brennan | Atal bakarra |
2016 | BoJack Horseman | Temperance Brennan | Atal bakarra |
2018 | The Simpsons | Bere burua (ahotsa) | Atal bakarra |
2019 | Animal Kingdom | Angela | Ohikoa (4. denboraldian) Protagonista (5. denboraldian) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.