Elam
Antzinako Ekialde Hurbileko zibilizazioa (K.a. 2700- K.a. VI. mendea) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Elam (sumerreraz: 𒉏𒈠𒆠) edo Khuzestan Bakhtiari Susiana[1] Tigris ibaiaren behe-arroaren ekialdeko antzinako lurraldea izan zen, gaurko Iranen eta Iraken arteko mugan. Hiri nagusiak: Anshan (non zegoen zehaztu gabe dago oraindik) eta Susa (Iran). Jentilizioa elamdar da.[2]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/1/12/Elam_Map.jpg)
Historiako lehen garaietan erreinu askea izan zen; Susa zuen hiriburua. Elamdarrek sarritan eraso zioten Mesopotamiari, baina sumertarrek, babiloniarrek eta asiriarrek askotan menderatu zituzten. K.a. 720-640 bitarteko urteetan Elam asiriarrekin gerran ibili zen etengabe ia, Asurbanipalek menderatu zuen arte. K.a. 612an, asiriarrak menderatuak izan zirenean, Persiar Inperioaren eskuetara igaro zen Elam. Akemenestarren mende zegoela, Alexandro Handiak konkistatu zuen eta, ondoren, seleukotarren inperioko herrialdea izan zen.
Elamdarrek berezko hizkuntza batez hitz egiten zuten, idazkera kuneiformez idazten zena; honen lekukotasunek K.o. IV. mendera arte irauten dute. Hizkuntzak eta arteak Babiloniako akadtarren eragin handia izan zuten. Elamgo zibilizazioaren goren maila K.a. XIII-XII. mendeetan etorri zen; garai hartako monumentu bikain asko gorde dira (Napir-Azu erreginaren brontzezko irudia, Louvreko museoan; Txoga-Zanbil, Susako hiriaren ondoko aztarnategiko zigurata).