Idazkera kuneiforme
From Wikipedia, the free encyclopedia
Idazkera kuneiformea arrasto arkeologikoak dituen idazkera motarik zaharrena dela onartuta dago (hala ere, berriki eginiko indusketetan, ustez idazkera zaharragoan idatzita dauden Antzinako Egiptoko taulatxo batzuk aurkitu dira; hala ere, datu hori baieztatzeke dago). Sumertarrek K.a. IV. milurtekoaren amaieran sortu zuten, piktograma sistematzat. Denbora aurrera joan ahala, irudikapen piktorikoak sinpleagoak eta abstraktuagoak bihurtu ziren, idazkera kuneiformea eratzeraino.
Sumeriera, akadiera, elamitera, hititera eta lubitera idazteko egokitu zen eta antzinako persiera eta ugariteraren alfabetoen abiapuntua izan zen.