Ehiztari beltza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Atsedenik gabeko ibileran ehizagaien bila mendi eta aranetan barrena ibiliko da. Haize txistukaria entzuten denean aipatu ohi dena, eta izen desberdinekin ezaguna Euskal Herriko bazterretan. Ehiza-txakurrekin inguratuta beti ehizan ari den apaiz baten irudiarekin identifikatzen da pertsonaia.
Ataun eta Amezketan jaso izan da Mateo Txistu izena, bere izendapen ezagunena agian. Ehiztari amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela, eliza kanpoan erbi bat antzeman, eta haren atzetik irten zen eskopetarekin eta ehiza-txakurrek lagunduta. Mezaren sakramentua traizionatu zuenez grina pertsonal horrengatik (ehiza), madarikazioa jaso zuen, eta harrezkero basoetan etengabe zakurrekin erbiaren atzean ibiltzera kondenatua dagoen arima da Mateo Txisturena[1]. Bertsio batzuen arabera, apaiza tentatu zuena deabrua izan zen, erbi forma hartuta[2].