Amezketa
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Amezketa Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Aralar inguruan kokatua, Txindoki mendiaren magalean, Tolosaldearen hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan. Tolosatik 12 km-ra eta Donostiatik 36ra dago. 921 biztanle zituen 2016. urtean.
Amezketa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Amezketako udalerria Txindokiko gailurretik ikusita. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Amezketa | ||||||||||
Alkatea | Mikel Arteaga Zabala | ||||||||||
Posta kodea | 20268 | ||||||||||
INE kodea | 20008 | ||||||||||
Herritarra | amezketar | ||||||||||
Ezizena | eulik eta elbik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′57″N 2°05′17″W | ||||||||||
Azalera | 20,58 km² | ||||||||||
Garaiera | 215 m | ||||||||||
Distantzia | 36 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 937 (2023) −11 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,46 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 1,12 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 15,85 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 53,66 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 85,37 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -2,43 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,93 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 87,51 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 87,4 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 87.66 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.amezketa.eus/ |
2009tik, udalerri euskaldunen UEMA mankomunitateko partaide da.
Amezketak mugakide ditu iparraldean Alegia eta Orendain, hegoaldean Aralarko mendilerroa, ekialdean Bedaio, eta mendebaldean Abaltzisketa.
Hainbat auzotan banaturik dago, eta garrantzitsuenak lau dira:
Aralar mendilerrora eta natura parkera sartzeko Larraitz da puntu nagusietakoa eta, Tolosaldetik, Amezketa da abiapuntu posibleetako bat. Izan ere, Enirio-Aralarko Mankomunitatean barruan dago sartuta XV. mendetik.
2019an herriak 907 biztanle zituen. Horietatik %21,17k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %6,84 ziren.[11]
Amezketako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %72,9. Hirugarren sektorea %18,3. Eraikuntza %6,7. 2017an biztanleko BPGa 48.882,9 euro ziren.[11]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izan zen.
Amezketako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 6 / 7 |
||||
Amezketarrok Elkar Lanean (AEL) | 1 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Amezketako alkatea Bilduko Iñaki Miren Amundarain Tolosa izendatu zuten.
Amezketako udalbatza | |||||
Alderdia |
2015ko maiatzaren 24 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Bildu | 5 / 7 |
||||
Auzolanean (AZ) | 2 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak ara.cat webgunean |
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 351 boto; Amezketa Etorkizun-ek[12] 167 boto. PSE-EEk 4 boto.[13] Iñaki Amundarain (EH Bildu) aukeratu zuten berriro alkate.[14][15]
2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 362 boto, Amezketa Etorkizunek 136 boto eta PSE-EEk 5 boto.[16][17] Mikel Arteaga (EH Bildu) aukeratu zuten alkate.
Amezketako euskara[21] gipuzkeraren (erdialdeko euskalkiaren)[22] aldaera bat da, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskara[24] da, hain zuzen. Herri euskalduna da hau, herritar euskaldunak %87.51 baitira, eta euskararen erabilera %70.7.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.