Egiptoera[1] Egiptoko jatorrizko hizkuntzarik zaharrena da, afroasiar hizkuntzen adarrekoa. Egiptoerazko idazkunik zaharrenak K.a. 3400 ingurukoak izanik[2], munduko hizkuntzetan lekukotasunik zaharrenetakoak ditu. II. mendetik XVII. menderaren amaierara arte lekukotzen den bere ondorengoari koptoera esaten zaio. Egungo Egiptoko hizkuntza nazionala Egiptoko arabiera da, musulmanek herrialdea konkistatu zutenetik epeka-epeka koptoera ordezkatu zuena. Hala ere, Eliza Ortodoxo Koptoak egun oraindik koptoera erabiltzen du hizkuntza liturgiko moduan. Litekeena da egun oraindik zenbait hiztunek koptoeraz erraz egitea[3][4].
Egiptoera | |
---|---|
r n km.t — 𓂋𓏤𓈖𓆎𓅓𓏏𓊖 | |
Datu orokorrak | |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak Egyptian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Egiptoar idazkera hieroglifikoa, Egyptian hieratic (en) , Egiptoera demotikoa eta Coptic script (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | egy |
ISO 639-3 | egy |
Glottolog | egyp1246 |
Linguasphere | 11-AAA-a |
IETF | egy |
Historian zehar honako bilakaera izan zuen:
- Egiptoera arkaikoa (K.a. 2600 baino lehen)
- Antzinako egiptoera (K.a. 2600 - K.a. 2000)
- Egiptoera ertaina (K.a. 2000 - K.a. 1300)
- Egiptoera berantiarra (K.a. 1300 - K.a. 700)
- Demotiko (K.a. VII. mendea - V. mendea)
- Koptoera (II. mendea - XVII. mendea)
- Arabiera (XVII. mendea - XXI mendea)
Erreferentzia
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.