Egiptoko XXIX. dinastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko XXIX. dinastia, herrialde honetan iraupen laburrenetako bat izan zuenetako bat da. K.a. 398tik K.a. 378 arte baino ez zuen iraun.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
Neferites I.a faraoiak abiarazi zuen hain iraupen laburra izan zuen dinastia hau. Faraoi honek, Mendesera pasa zuen hiriburua, Sais baino Niloren deltaren erdialderago zegoen hiria, beharbada, errege boterearen berragertze indartsu bat adieraziz.
Neferites I.ak eta bere oinordekoek, Artaxerxes II.ak, Egiptoko boterea berreskuratzeko egin zuten ahalegin guztien aurrean euren boterea mantentzea lortu zuten. Dinastiaren azken urteak, dinastia beraren amaiera suposatu zuten matxinadez josiak egon ziren. Dinastia honetako erregeek, Apis zezen sakratuaren gurtza mantendu zuten Menfisen, Saqqarako Serapeumaren estela eta idazkunetan erregistratua.
XXVI, XXVII, XXVIII, XXIX, XXX eta XXXI. dinastiek, Egiptoko aro berantiarra deritzona osatzen dute.