Egiptoko XVI. dinastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko XVI. dinastiak, K.a. 1620tik K.a. 1540 arte irauten du, eta Egiptoko bigarren tarteko aroaren zati da. Tokiko gobernariek osatzen dute, garaikideak direnak.
Antzinako Egipto Dinastiak eta faraoiak |
Aro aurredinastikoa |
Aro protodinastikoa |
Aro Goiztiarra |
Inperio Zaharra |
Tarteko Lehen Aroa |
Inperio Ertaina |
Tarteko Bigarren Aroa |
Inperio Berria |
Tarteko Hirugarren Aroa |
Aro Berantiarra |
Aro Helenistikoa |
Mazedoniarra . Ptolomeotarra |
Erromatar Aroa |
XVI. dinastia izenpean, Niloren deltaren ekialdetik kanpoko lurraldeak kontrolatzen dituzten errege hiksoen basailu diren buruzagi asiarrak izendatzen dira. Dinastia hau, Egiptoko XV. dinastiarekiko eta Egiptoko XVII. dinastiarekiko paraleloa da. Dinastia "txiki" bat da, berari buruz, informazio gutxi dagoelarik.
XV. dinastiako errege hiksoek, zuzenean Deltatik gobernatzen dute, baita Erdialdeko Egiptoko erresuma txikiak ere laguntzaile egiptoarren bidez. Behe Nubian gobernatzen duten kushtar erregeek, egoera hau probestu eta Goi Egiptoko probintziak eransten dituzte. Euren hiriburua Buhenen ezartzen dute, eta Elefantinatik Niloren bigarren urjauziraino gobernatzen dute.
XIII., XIV., XV., XVI. eta XVII. dinastiaren zati bat, Egiptoko bigarren tarteko aroa izenpean biltzen dira.